Mesa de Redacción

Beldurrak uxatzea

20.09.2020 | 01:21
Beldurrak uxatzea

Argi gelditu da sorkuntza funtsezkoa dela gure osasun kulturala eusteko", adierazi zuen lehengoan Fernando Perezek, Azkuna Zentroko zuzendariak, bereziki gustatu zitzaidan kontzeptua hitzetan jarriz. Osasun fisikoa babesteko bizi genuen konfinamenduak hausnarketarako aukera eman zigun; eta baita musikak, arteak, zinemak edota literaturak gure oreka mentalean duen garrantziaz jabetzeko. Orain, osasun kulturala mantentzeko beldurrari aurre egin behar zaiola aurkitu dugu; kontzertuetara, museoetara, zinemetara edo errezitaldietara joanez. Sortzaileak laguntzea beharrezkoa baita sorkun-tza bultzatzeko, alerta gorria izeneko ekimenak aldarrikatu duenez. Pandemia hasi zenetik aste honetan aurrenekoz zapaldu dut an-tzoki bat estreinaldi bat ikusteko. Martxoan, krisia hasitakoan, Madrilen funtzioak bertan behera utzi ostean, Arriaga Antzokian taularatu dute lehen aldiz esaten dizuedan komedia dibertigarria. Bere egitekoa bete zuen: barrea eragitea tarte batean maskara jantzita dugula ahaztu dezagun. Antzezlana bukatutakoan, ohikoa denez, aktoreak txalo zaparrada jasotzera irten ziren. Esku-zartaren burrunbak antzokia betetzen zuen bitartean, begiek dir-dir egiten zieten antzezleei, negar anpuluak eusten egongo balira bezala. Pentsa sei hilabete eman dituztela oholtza ganera igo gabe. Bada an-tzezpenetik kanpoko agerraldi horrek barruak mugitu zizkidan. Eta horrek sarreraren prezioa ez ezik beldur guztiak uxa-tzea merezi duen urrea balio du.

aaraluzea@deia.eus