AU eguneko tartean soilik, maiatzaren 9a eta 12a bitartean, 4 kazetari erail dituzten, denak emakumeak: hilzori luzea eta gero, pasa den Maiatzaren 1-ko egunean aurpegian jasotako tiro baten ondorioz, Francisca Sandoval txilearra; Zisjordanian, Shireen Abu Aqlah kazetari palestinar ospetsua, buruan tiro zehatz batek hilda ere; eta Yesenia Mollinedo eta Sheila García Olivera, tiroketak erailak Verakruzen, Mexikon. Zera, 2022an munduan eraildako 38 erreportari biltzen dituen izugarrikeriaren zerrendan sartu diren azken gehiketak dira. Nahiz eta Unescok 1990etik egiten dituen erregistro ofizial guztietatik -2.275 kazetari erail zituzten ordudanik- joan den urtekoa bai onberena izan, 2021-ak eskeinitako zifra beldurgarria da ere, jasanezina: 55 kazetari eta komunikabideetako langile erailak izan dira. Gainera, urteak igaro eta estatistikak eguneratu eta gero, jasotako erantzuna berbera da, zoritxarrez: zigorgabetasuna, 2006tik hona egindako hilketen %87 argitu gabe daude oraindik. Hori guztia esanda, kazetariek sufritzen duten beste indarkeria-mota asko irmo nabarmendu behar da ere: erasoak, larderia, atxiloketak, bahiketak, espetxeratzeak, jazarpenak... Gauregun, errealitate mingarri honen argazki finkoa honela laburbildu daiteke: hildako gutxiago, espetxeratu gehiago. Mundu osoko kartzeletan dauden kazetarien azken zifra ofiziala -488- errekor historikoa da, baita diktatoreei aurre egiteko eta desagerrarazteko nazioarteko komunitatearen gelditasunaren eta presiorik ezaren datu argigarria ere. Iritzi-zutabe xume honetatik, Pablo González oroitu eta aldarrikatu nahi dut, eskubideen babesik gabeko Polonian espetxeratua hiru hilabete luze daramatzan euskal kazetaria. Nire elkartasunik zin-tzoena berarekin eta familiarekin, baita nire salaketa publikoa ere.

Duela egun batzuk, maiatzaren 3an, Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, informazio eta kazetari askerik gabe gizarte demokratikorik ez dagoela seriotasun osoz aldarrikatzen duena. Benetan? Farfaila hori... l