Zirrikituetatik begira

Begirunea

03.05.2022 | 08:36
Begirunea

zUHURTZIA, arreta, zintzotasun eta begirune bezalako jarreren balioa azpimarratzea ez dirudi modan dagoenik, hain zuzen ere, zaharkitutzat jotzen da, iraganeko garaietako zerbait. Errealitatetik ezin urrunago: formak mamia direla aldarrikatzea errebeldiazko ekintza bat da bizi garen garaietan. Bestalde, ez dut moraltasunetik edo eustetik hitz egiten, pentsatzen duguna aske adieraztea edo kontzientziaren aginduen arabera jokatzea eskubide ukaezina dela argi daukadalako. Ari naizenaz gure iritziak eta erabakiak indartzea da, norbere buruarekiko eta, beraz, besteekiko errespetuaz diot ere. Arlo pribatuan, bakoitza haren gehiegikerien jaun eta jabe eta kitto, ekuazioa zaildu egiten da arlo publikoan. Bertan, joko-arauak irmo eta zintzo errespetatzen ba dira edo sistema hautsi egiten da: ez dela gauza bera tabernako solasaldia edota etxekoien arteko hitzegitea, parlamentuko eztabaidetan parte hartzea edo arduradun publiko gisa esku hartzea baino. Tira, badirudi politika-esperpentoa eta itxurakeria, non distortsioa, exabruptoak eta hutsalkeria nagusitzen diren, beste edozein zirkunstantziaren gainetik, arau bihurtu direla. Dena den, eskertzen diren salbuespenak badaude ere, adibideek gainditu egiten dituzte: VOXen bozeramaileetako edozeinek -Andaluziako Juntarako presidente izateko hautagai berria den anderea gehiegikeri-sari nagusiarekin- edo Robles ministroaren alferriko diskurtsoa, espioitzako ezin justifika daitekeen maniobrak zurituz nahian. Ba, atzo bertan iragarri zen berriari -ni ere zelatatu naute- nola ekingo dio orain ministro andereak? Zuritu ere? Epeldu? Salatu? Hau komerie... Ez dira ahaztu behar ere, bitartekaritza lanak egin ditzaten era guztietako buruginek, diru publikoaz milioi askoko komisio eskandalagarriak kobratuz, alfonbra gorri bat jarri duten erakundetako agintariak.

noticias de deia