ENETAN bitxia da 1978ko Konstituzioa biblia sakratutzat daukatenek komeni dienean defendatzen dutela soilik: prin-tzipio konstituzional batek haien interes politikoen alde jokatzen ez ba du uko egiten diete eta mespretxatzen dute. Adibide bat? Euskal Kontzertu Ekonomikoa. 1878tik finkatutako eskubide historikoa denez -orain konstituzinoaltasun blokea deritzonaren parte izanik- "babestea eta errespetatzea" (sic) agintzen du Espainiako Konstituzioak berak. Euskadin eta Nafarroan izaten diren hauteskunde-kanpainetan Euskal Kontzertua eta Nafarroako Hitzarmena aldarrikatzen dituztenez, segidan pribilegiotzat, desberdintasunerako tresnatzat edo lapurketatzat jotzeko, ari naiz ere. Gezurra, eskrupurik eta koherentziarik eza, arinkeria... holako tresnak ontzat ematen dituzte ba-tzuk protagonismo mediatikoa edo gutxieneko etekin politikoa lortzen ba dute. Kontzertu Ekonomikoari dagokionez hau da, ba, PPk duen politika. Tira, Euskadin lortzen dituen emaitzak hor daude ere. Ba... Haurrekin etzaten denak, ardura kaka.

Azkenaldiotan entzuten ari naiz ere Kataluniatik etorrita gure kontra dauden beste ahots batzuk, Euskadi -hau da, EAJ- Lege konstituzionalaren babesean oso erosoa dagola eta Kataluniaren independentzia ez zaiola komeni salatuz ere, hauxe lortuz gero Kontzertu Ekonomikoak eta haren 'onurek' irautea ezinezkoa izango litzatekeelako. Tira, bere garaian antzeko tresna bat onartzeari beldurrez uko egin eta 'papá-estado'ren agindu ekonomikopean egotea nahiago izan zutenek, erregimen komuneko arrisku gabeko ligan jokatuz, gaur lezioak ematen ari. Ba... Beleak zozoari ipurbetz!

Kontzierto eta Hitzarmen Ekonomikoak ez dira erregalia konstituzionalak gure autogobernuaren zutaberik nagusienetariko bat baizik, zerga-sistema osoa hartuz Euskadi/Nafarroa eta Estatuaren arteko aldebikotasuna ezartzen duten erakundeak. Hau ikusita haien ukatzaileek lekurik ez dute Legepean, eszenaratzen diren bakoitzean listo ta burumakur bere kobazulora itzultzen dira. Ba... Gezur denaren ezpatak, punta motz.