Handik bi egunera hil zuten Ceferino Peña Arroa Behean, atzo 40 urte. Herriaren izenean, gure askatasunarenean. Hiru urteko alabari eskua emanda zegoela. Horrek ere ez zuen atzeratu hiltzailea. Hiru tiro eman zizkion. Erratu egin omen ziren. Barkatu, beste bat hil nahi genuen. "Herriaren beste etsairen bat" izango zuten jomugan, baina ez zuten informazioa egiaztatzeko axolarik izan. Zergatik denborarik galdu xehetasunetan? Egun berean bi goardia zibil hil zituzten Goizuetan. Han bai, han asmatu, haiexek hil nahi zituzten.

40 urte. Hainbeste da eta ezer ez. Gauza asko ahantzi zaizkigu, ditugu. Min emango badigute ere, gure harrotasuna lohituko badute ere, gogoratu beharrekoak.