BIZKARROIA ipini banuen inor gutxi ohartuko zen gaztelaniaz Parasitos izenez aretoetara zabaldu den eta jatorriz Gisaengchung den filmaz ari nintzela. Mendebaldean, izenburuan jarri dudan Parasite bezala hedatu da. Mende luzea duen zinemaren historian edota Oscar sariak eman izan diran 92. edizioan benetako historia egin du Hego Korean Bang Joon-hok zuzendu duen filmak, lehenik, ingelesez ez den lehena delako onenaren Oscar saria (eta beste hiru) jasotzen. Sari nagusienetarikoak eta hori gutxi balitz kritikarena, aktoreen sindikatuarena eta abar luze bat. Arreta hartzekoa zinez, askoren iritziz golardo horietatik harago Ekialde Urruneko lan bat izateak eta gizartearen klase borrokaren gaia ardatz erabiltzeak hainbat harago daroa Gisaengchung-en meritua edota arrakasta.

Sinopsia egitera ez naiz abiatuko, bai ordea Kim Kintaek-en lau gizakiko sendia soto ilun eta pobre baten bizi-iraun zirela, harik eta Ki Woo semeari Miu-hiuk lagunak "Erudituaren Harria" (Gongshi) oparitu zion arte. Ez ordea jakintsu egiteko soilik -agian hori ba zelako- ez ezik sendi osoa aberasteko. Era guztieako tranpaz, aita-ama eta seme-alabak Park famili aberatsaren etxean txertatzen dira, Ki Woo hauen alabari ingelesa ez ezin maitasun arteak irakasten, aita xofer lanetan eta abar. Puntu hau aztertzerakoan, dirudi beheko klasekoen artean nabarmenagoa zela erudizio edota kultura, aberatsak hori erosteko ahala zuten bitartean. Kuriosoa ordea, ez duela ematen goi klasekoak behekoaren doaiak eskuratzeko edo hauen antzeko izateko ahalegintzen zirenik, pobreek ostera besteen dirua nahi lukete hauek bezala bizi-tzeko. Iskanbila, borroka edota herio mordo baten ondoren, atxilo zegoen aita askatzeko, Ki Wook Park-tarren etxe nagusia erosteko haina diru irabaztea zuen helburu bakarra.

Fikzioan jardun nahi izan dut azken paragrafoan baina edozeinek daukagu argi Ekialde Urrun horretatik datorkigun ahala edota boterea. Lehen, China eta Korearen ekonomia, kreatibitatea eta teknika ba zen, kulturan ere gero eta gehiago azaltzen dira.