BLACK Panthers: Pantera Beltzak 1966tik 1982ra Estatu Batuetan erakunde aktibo bat izan zen, bere hastapenetan herritar armatuen patruilak antolatzen zituena poliziak afroamerikarren aurka erabiltzen zuen indarkeriari aurre egiteko eta salatzeko.

Black Lives Matter: Nazioarteko mugimendu politiko bat da, komunitate afro-estatubatuarraren barruan sortua, pertsona beltzenganako indarkeriaren aurkako kanpainak egiten dituena. Mugimendua 2013an hasi zen sare sozialetan #BlackLivesMatter traola erabiltzen, Trayvon Martin gazte afroamerikarraren heriotzaren ondoren, George Zimmerman absolbitu zutenean.

Black is beltza: Fermin Muguruzak zuzendutako animaziozko filma da, eta 60ko hamarkadaren erdialdean Malcolm X-en heriotzaren aldeko mobilizazioak eta AEBetako gizartea irauli zituzten gertaerak erretratatzen ditu.

Black metal: Laurogeiko hamarkadaren erdialdean sortutako heavy metalaren azpigenero bat da, hitz satanikoak erabiltzen dituena. Black metal mota ezberdinak daude: depressive black metal, black metal sinfonikoa, melodikoa?

Black Sabbath: 1968an Birminghamen Tony Iommik (gitarra), Ozzy Osbournek (ahotsa), Geezer Butlerrek (baxua) eta Bill Wardek (bateria) sortutako heavy metal eta hard rock talde britainiarra da.

Black Flag: hardcore punk talde kaliforniarra da. 1981tik aurrera Henry Rollins izango dute abeslari.

Black Clover: Yuki Tabatak idatzi eta ilustratutako manga serie bat da. Telesaila Shueisha argitaletxearen Shonen Jump astekarian argitaratua da.

Black Swan (Zisne Beltza): Darren Aronofsky estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Natalie Portman eta Vincent Cassel ditu protagonista.

Black Mirror: Charlie Brookerrek sortutako telesail britainiarra da. Teknologiak gizakiari nola eragiten dion aztertzen duten kontakizun distopikoak aurkezten ditu.

“Black” hitza idatzi dut Googlen, eta erakutsi dizkidan lehen orrialde guztiak Black Friday-ari buruzkoak dira. Benetan. Senti-tzen dut horrela adieraztea, baina pikutara goaz.