Celtaren aurka jasotako porrotak amildegirantz sakatu eban barriro Gaizka Garitano. Egia esateko, Derioko entrenatzaileak arazo barik gainditu ditu orain arte izandako match ball guztiak. Mestallako partiduak be final kutsua eukan Athleticeko entrenatzailearentzat, Valen-tziaren aurka galdu ezkero postutik kentzeko arrisku garbia egoalako. Garaipena lortu ez arren, Garitanoren taldea aurkaria baino askoz gehiago izan zan, bigarren zatian batez be. Hori bai, aurkaria ez zan ia hurreratu Unai Simonen atera eta gol bi sartu ebazan. Horregaz batera, zuri-gorriek barriro erakutsi eben arazo handiak daukiezala gol egiteko aurkariaren atean. Edozelan be, Mestallako partiduak puntu bat baino gehiago emon deutso Garitanoren taldeari. Izan be, Valentziaren aurka erakutsitako nagusitasunak taldearen inguruko presinoa arindu egin dauela esango neuke.

Arestian esan bezala, taldea ez da gauza izan garaipen bi kateatzeko ligako lehen hamabi jardunaldietan baina esango neuke ibilbidea aldatu dauela Betisen aurkako partidutik aurrera. Orduko partidu biribilaren ostean, Garitanoren gizonek joko ona erakutsi dabe, -tarteka izan bada be- Getafe, Celta eta Valentziaren aurka. Celtari oparitu egin eutsiezan gol biak eta gauza bera egin eben zapatuan Mestallan. Zulo hori lehenbailehen estali edo konpondu behar dabe sailkapeneko goialderantz egin gura badabe behintzat. Eta sailkapena aitatuta, nabarmentzekoa da zelako parekotasuna dagoan talde askoren artean. Izan be, hiru puntuko aldea baino ez dago beheko aldean dagozan hamar taldeen artean. Egoerea aztertzeko orduan, ona da gogora-tzea Athleticek partidu bat gitxiago jokatu dauela, errege egunean Bar-tzelonaren aurka San Mamesen jokatuko dauena.

Denboraldiko partidurik gatxenetakoa jokatuko dau gaur Athleticek. Estadistikak garbi dinosku Santiago Bernabeu ez dala zelai gozoa zuri-gorrientzat, baina ez da ahaztu behar gaurko lehia ez dala estadio nagusian jokatuko Valdevebasen baino. Bost partidu baino ez dauz jokatu etxean Zidaneren taldeak eta bi galdu egin ditu, Cadiz eta Alavesen aurka. Europako txapelketan be, azken jardunaldian lortu eben merengeek hurrengo faserako sailkapena. Edozelan be, Real Madridek irabazi egin ditu azken partidu biak Borussia Moenchengladbachen aurka Txapeldunen Ligan eta Atletico de Madriden aurka liga txapelketan. Partidu aproposa izan daiteke zuri-gorrien-tzat erregulartasunerako bidean.