DUELA 24 urte joan nin-tzen Frantziara ikastera eta urte betez bertan bizi izan nintzen. Oso gogoan dut France Télécom-ek atzerritarrentzako zituen harrera-gune berezietako batera joan behar izan nuela telefono konexioa eskatzera. Lehenbiziko galdera, frantsesez ote nekien edo ez izan zen. Eta baiezkoarekin erantzutean, frantsesez idatzitako orri bat eskuratu zidaten. Ongietorria zen. Frantzian bizitzeko erabakia hartu izanagatik ongietorria. Orrian ager-tzen ziren, zutabe batean, zeintzuk eskubide-abantaila nituen eta beste zutabe batean agertzen ziren, Fran-tzian bizitzeagatik nituen betebeharrak. Argi jartzen zuen han. Esku bete eskubide, betebehar batzuen truke. Herri ordenatua iruditu zi-tzaidan. Atzerritarrekin abegikorra. Eta emateko eskuzabal agertzen ziren era berean, arauak nola bete behar ziren adierazten ere argiak ziren. Integrazioaren aldeko lan handiaren erakusgarri.

Aste Santu hauetan, 24 urte ondoren, bisitan izan naiz berriz ere ikasi nuen leku berean, nire unibertsitatean, nire etxean. Eta aldaketak nabariak izanagatik ere (marka multinazionalak nonahi), gainon-tzekoan, nire hiria izaten jarraitzen zuen. Detaile batek kolpatu ninduen, ordea. “Vigipiratak” kale-bazter bakoitzean ikusteak. Hortzetaraino armatutako soldadu haiek ez dakit seguruago senti arazten ninduten. Argi zegoena zen, alerta egoeran dagoela liberté, égalité, fraternité-ren herria. Alertan, zer gertatu ere, rexpublica-ren garatzaile nagusietakoa.

Frantziako Iraultzaren eta Errepublikaren balioak bigarren maila batean gera daitezke mehatxuaren eta beldurraren aurrean. Hauteskundeen emaitzak izan daitezke beldur horren ispilu; eta Frantzia Europarena.

24 urte ondoren, Europaren biho-tzago izaten jarraitzen du Frantziak baina, argi dago,garai batean eta betidanik izan duen izaera iraultzaile-berritzailearekin asmatu beharko duela beste behin ere.