MATRIKULAZIOAREN datuei bagagozkie, euskarazko irakaskuntzak 2000eko hamarkadaren akabailan jo zuen goia Nafarroan. D eredua %32koaren langa hatz puntekin ukitzeko puntuan ibili zen orduan. Geroztik, mehatzen joan zaigu, gramoen ordez hamarrenak galduz ikasturtez ikasturte, bat-bateko amiltzerik gabe, maldan behera ezti,kasik oharkabean. 2015erako, %31tik beheiti zebiltzan euskarazko matrikula berriak. 2020an jaitsi ziren %30aren marraren azpira. Hondoa joan den urtea jo genuen, haur berrien %28,2ren aita-amek baizik ez zutelarik euskal irakaskuntza hautatu Foru Komunitatean. Anarterainoinork ez zuen alarma jo, agerian bederen. Iazko datuei ezikusia egitea nekezago zen, ordea. Zergatiak nonbait bilatu behar-eta,PAI programaz oroitu ginen, eta nola D ereduarekin lehiatzeko bertze xederik gabe abiarazi zuen UPNk. Jaiotze tasa gero eta ttikiagoetanemigrazioak duen pisu gero eta handiagoa ere nabarmendu zen, nafar berri horiek euskal ereduetara erakartzeko zailtasuna kontuan hartuta. Nafar zahar euskaltzaleen nagitasun demografikoa gutiago aipatu zen, ohi denez.2023ko zaflakoa gogoan, jakin-minez bezainbat kezkaz itxoiten zirenaurtengo datuak. Eta, hara, ezkorrenek behingoz huts egin dute oraingoan. Galera geldiarazi ez ezik, bi puntuko igoera, %30,2raino, egin du hurrengo ikasturterako matrikulazioak. Irabazia puskaz nabarmenagoa izan da ikastolen sare hitzartuan, publikoan baino. Horrek guztiak zer adierazten duen, agian hausnarketan ibili izanen dira adituak. Zer kanbiatu da 2023tik 2024ra tupustez halako joera aldaketa ekarri duena? Hoberena litzateke kasualitatearen fruituaez izatea, baizik eta norbaiten edo zerbaiten lanaren ondorio. Pentsatu nahi dut aurtengoa,salbuespenezko goiti-beheitibitxibat gabe, bihurgune esperantzagarri baten ataria izan dela, euskarazko matrikulen erorikoa gainditu eta norabidea berriz ere goraka eramanen duena. Ikusiko.