Z omen dago beste aktibitatetik gure burmuina musikak baino gehiago pizten duenik. Hori sinetsita eta frogatu nahian jaio zen Xabier Lizaso musikariak gidatzen duen "do re ni" egitasmoa (ez da "do re mi" musika notei erreferentzia eginez, baizik eta "do re ni", Nian azpimarra eginez). Neurozientzian oinarritutako ikerketa zientifikoa da Lizaso azken hamabost urteotan lantzen ari den lana eta emaitzak erakusten hasi da. Horien artean, joan den asteburu honetan, Orioko polikiroldegian herriari zabaldu nahi izan zaion musikala. Bi orduko taularatzea, zeinetan 70 urteko batez besteko adina zuten 60 lagunetik gorako giza taldeak antzeztu, kantatu eta dantzatu egin duten. Gidoia ikasi dute, abestien letrak barneratu dituzte, dan-tzatzeko pausuak buruan sartu dituzte eta eskenatokiko atrezzoa muntatu eta desmuntatu dute, behin eta berriz.

Musikak sekulako onurak dakarkizkio gure burmuinari. Ikasteko gaitasuna zabaltzen du, ikasten duguna barneratzeko, barneratzen duguna sendo-tzeko, sendotzen duguna oroitzeko€ Lizaso jaunak berak esaten duen bezala, maitemintzean gure antena guztiak pizten diren era berean, halaxe du efektu bera musikak guregan. Dena loratzen da gure barrenean.

200 bolondresekin aritu da Lizaso lanean eta lehenbiziko emaitzak begi bistakoak dira. Ikerketa-saio gehiagorekin jarraitzeko, ordea, lehenbiziko emai-tzei egitura artistiko bat eman beharra zegoen eta aipatu musikala ondu dute. Lehenbiziko 15 urteetako ikerketek baino lan handiagoa emango zioten, seguru, asteburuan Orion eskainitako eszeneratzeak.

Irudikatu dut etorkizun bat, zeinetan pertsona nagusien burmuinaren potentzialitatea lan egiteari uzten diotenetik heriotza bitartean landuko den; umeei, haur eskolan sartzen direnetik musika oinarrian hartuta irakatsiko zaien, edota gaixo askotarikoen terapien eragina musikaz lagunduta biderkatuko den.

Mugarik gabeko ikerketa honek Europako ateak irekiak ditu. Auskalo hurrengo emaitzen taulara-tzeak zer nolako aurrerapausoak erakutsiko dizkigun€