USKARA gertuko hizkuntza da, eta toki askotan erabili ahal dugu berenberegi. Lehen hitza euskaraz bada, lehen eran-tzuna euskaraz izango da, beti ere, hurkoa hizkuntzara hurbildu baldin bada eta ikasteko lehen urratsak eman baditu. Izan ere, euskalduna izateko prozesuan dauden pertsona orok aukera anitz izaten ditu hirietan eta herrietan antolatzen diren euskararen inguruko ekimenei esker. Prestutasuna baino ez da behar, borondate apur bat.

Hori izanez gero, eta euskaraz mintzatzeko gogoa faltan ez bada, erraztasun guztiak gertutik izango ditu hiztunak euskaraz aritzeko.

Bidelagunak ekimenak asteroko tartetxo bat eskainiko dizue, eta eskura ditugun ohiko teknologiei esker euskaraz berba egiteko aukera paregabea luzatuko zaizue. Gainera, koronabirusak eragindako egoera arraro xamar hori probestu ahal duzue harreman berriak sortzeko eta geure hizkuntza beste modu batean ezagutu ahal izateko.

Gauza bera egin ahal duzue Bilboko Udalaren eta Bilboko Euskaltegi Sarearen artean urtero antola-tzen den Darabilbo ekimenarekin. Helburua sinplea bezain handia da, aisialdian euskararen erabilera sustatzea. Euskara ikasten ari bazarete eta euskara-maila hobetu nahi baduzue makina bat abagune izango duzue helburu hori lortzeko.

Ekimenak Bilbo hiriko hainbat jardueratan murgilaraziko zaituzte, hala nola, museoetarako euskarazko bisita gidatuak, sukaldaritza edota argazkilaritza tailerrak,€. Horretaz gain, literaturaz, antzerkiaz edota dantza-ikuskizunez gozatzeko aukera ere ez da faltako, beti ere, euskaraz. Errazagorik?

Eta nahi izanez gero gehiago ere baduzue; Irakurketa Errazeko Taldea sortu da Bilboko Foru Liburtegian euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta, irakurleen artean irakurketa eta mintzamena pizteko xedez.

Euskara hizkuntza modernoa da, eta eguneroko airea behar du arnasa hartzeko. Gure mingainetan izanez gero, herri euskaldunago bat bilakatuko dugu geurea, eta urteetan desagertzekotan izan den hizkuntza jori eta zaharrari kimu berriak loratuko zaizkio.

Euskaraz ez aritzeko ez dago aitzakiarik.