Mahatma Gandhi, izpirituaren indarra, 69 urte
FRANÇOIS Mauriac esan ohi zuen behin eta berriro Jesusen bizia idazteko belauniko jarri behar zela. Ez dakit. Baina baieztapen horri jarraituko bagenio era bertsuan esan daiteke agian Gandhiri buruz, berari buruz zerbait aipa-tzekotan txapela kendu egin beharko litzatekeela. Ez da gutxiagoko ere. Begirapen, umildade osoz eta begirune guztiz noa beraz, Mahatmaz (Arima Handiz) zer edo zer adieraztea. Oihal zuri batean bildutako gorputz txikiko eta izpiritu handiko agure maitagarria, mende laurdenean Indiako destinoen jabea izan zen. Berak ezetz esan arren, saindu bat izan zen, eta saindu handia gainera, Indiar Asisko Frantzizko Saindua, kuraiaz, amodioz, pozez eta umorez beteriko gizon harrigarri eta argigarria. Gizadi osoaren argi garbia eta India modernoaren arima gertatu zen. Jendeak kanta-tzen zion: “Gandhiji Kai” (garaipena Gandhiri), baina bera ez zen harrotzen: “Jendeak egiten didan adorazioak gaixorik uzten nau. Askoz hobea izango litzateke txistua aurpegira botako balidate. Gizon bat azken tokian bere borondatez ipintzen ez den bitartean, ez dago beretzat salbaziorik. Musulman, kristau, parsi, judu eta hinduen zerbitzaria naiz. Zerbitzatzeko maitasuna behar da, ez izen famatua. Eskale pobre bat naiz. Nire ontasunak hojalatazko plater batzuk, ardi esnerako pitxarra, galtza eta lehor-zapi ba-tzuk besterik ez dira. Eta, azkenik, nire izen ona, askorik balio ez duena”.
Mahatma Karamcitahid Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen Bombay probintziako Porbandar herrian, eta Delhi Berrian hil zen, hil zuten hobeto esan, 1948 urtarrilaren 30ean, orain dela 69 urte beraz. Batxilergoa 1887an bukatu zuen eta Britainia Handira joan zen Zuzenbide ikasketak egitera. Lege gizon zelarik 1891an itsasontzia hartu zuen Indiara abiatzeko eta han 20 urte igaro zituen. Diskriminazio eta bazterkeri gogorrean bizi ziren hain zuen “coeli” errukarriak hain zuzen. Gandhik herrikideak bildu eta horrela esaten zien: “Hemen pariak gara gu, eta ondo merezita daukagu. Zergatik?. Gure lurraldea, Indian, pariak bezala trata-tzen ditugulako herrikide asko. Menderen mendetan hamaika kasta maila daukagu gure artean. Has gaitezen bada geure buruak aldatzen eta orduan izango dugu eskubiderik hemengo bidegabekeria aldendu eta kentzeko”. Ekitaldi latzak egiten zituen jendetza handiak bilduz eta herri guztietan ibilaraziz, eta jardunaren jardunaz beretarren kontrako legeak erauztea lortu zuen (Indian’s Reliev Act). Agintariek ulertu zuten Gandhi bezalako buruzagi batek gidatutako indar izpiritualari eusterik ez zegoela. Honela zioen Gandhik: “Lapurreta eta odol isurtzerik gabeko iraultza izan da, bakoitzaren sufrimendu kemenari bakarrik zor zaion garaipena erdietsiz. Baina gure saria ahaleginean dago eta ez ondorioetan. Ahalegin osoa berez da garaipen betea”. 1908an kartzela sartu zuten lehenengoz. Gerora ere, giltzapean egongo zen Hegoafrikan 249 urte osatu arte.
1914ean Indian zegoen berriro. Utz diezaiogun hizketan: “Printzipio handiok, Satyarena (egiarena) eta Ahimsarena (bortxakeri ezarena) mende ditugu gida gaitzaten. Mundu nahastu baten gainean begira dauden isilak dira. Sarvodayak (denen onak) izan behar dugu xede. Jainkoa da gizaki guztiak elkartzen dituen lokarria. Lokarri hau puskatzea, gure etsairik larrienaren kasuan izanda ere, jainkoa baztertzea izango litzateke. Ahimsa (indarkeria eza) egia bilaketaren oinarria. Hau gabe, hondarraren gainean eraiki besterik ez dugu egingo. Guztiok pintzel beraz margotuak gara, denak gara egile bakarraren seme alabak. Indarkeria eza da gizalegea, indarkeria abere-legea den bezala.
Abereen izpiritua lo dago, abereak gorputz indarra besterik ez du ezagutzen. Gizonaren handitasunak goragoko lege bati, izpirituaren indarrari, obeditzea eskatzen du. Nire egite guztiek honetan, gizadiaren maitasun itzalgaitzean, dute iturria. Hildura luzeei eta otoitzari eskerrak bada berrogei urte baino gehiago inorentzat gorrotorik ez dudala. Guk, txiro eta zarpatsuok, askatasuna lortuko dugu gizadi guztiarentzat. Gure mugimendua indar moralean bakarrean dago erroturik”
1917an Iparreko Bihar-ren, 1918an Khaira-n, 1920an Talucca-n lortzen du bere lanari esker itxuragabeko zerga asko kentzea. 1919-1920an, “Kooperazio-eza”-ren politikari hasiera eman zion (Satyagraha). 1931-1932an Indiaren ordezkaria izan zen Londreseko mahai Inguruko Batzarrean. Haren kezkarik nagusiena hindú, mahometano eta sike-en arteko borrokak bukatzea zelarik, ezinikusi zahar hiltzaileak itzali nahi izan zituen, guztion anaitasuna lortzear. Baraua eta “kooperazio-eza” ziren bere arma. 1908tik 1945ra 17 bider egon zen kartzelan eta 15 baraualdi ikaragarri burutu zituen. India, guztira 2.098 egun bete zituen itzalean. Berea iraultza ederra izan zen. Iraultza izpirituala, bai. Pentsamenduaren, lanaren, ekina, esfortzua, eta sakrifizioaren iraultza, bai, solidaritate, maitasuna eta garbitasunaren iraultza, bai. Egiazko iraultza, iraultza ezin garaitua, ezin zanpatua inolaz ere. Iraultza baketsua, iraultza politikoa. Sakona eta zabala. Gandhiri zor zaio Indiaren askatasuna. Baina azkenaldira Mahatma Gandhi ez zebilen oso pozik. Askatasuna lortua zuten, India ordea bi zatitan gelditu zen. Batetik Pakistan, gehiengo musulman eta gutxiengo hindu zituela. Bestetik Hindustan, gehiengo hindu eta gutxiengo musulmanekin. Ama India, India ama, bitan, puskatua. 1948ko urtarrilaren 30ean, goizeko hiru t’erdietan jaiki eta bere azkeneko eguna hasi zuen. Arratsaldeko lau t’erdietan bazkaria hartuta arinki doa otoitz lekura. Jende tartean pasatzen da. Hindu fanatiko gazte batek hiru tiro botatzen dizkio. Mahatma makur-tzen da, eskuak elkartuz otoitz egiteko lez, isilik dio: “Rama” (Jainkoa) eta erortzen da hila.
Sinesten zuen arima ez dela hiltzen, izpiritua dela egia eta askatasuna. Izpirituaren indarra. Horrelaxe idatzi nuen orain dela urte batzuk, gai hauei buruz: “Bai sinesten dut Luther Kingen Jainkoarengan, Oscar Romero, Casáldiga, Ellacuría, Setién, Uriarte, Leonardo Boff, Ernesto Cardenal, Aitzol eta Martín Lecuonaren Jainkoarengan”. Eta horrelaxe jarraitzen nuen, “sinesten dut Mahatma Karamcitahid Gandhiren jainkoarengan edo/ta Jainkoengan. Creo en el Dios, o en los Dioses, de Mahatma Gandhi, en el de Jesús que hermana fe y justicia, evangelio y liberación, religión y emancipación, de Jerusalén y Nazareth. Creo creer en el Jesús crucificado por escandalizar lo establecido y lo políticamente correcto, por enfrentarse a sus compatriotas Judíos colaboracionistas e hipócritas, a la historia, al presente y al futuro. Creo en aquel que apostó por un mundo mejor, que proclamó solidaridad, justicia, libertad, igualdad, fraternidad, optimismo, vida plena y alegría de poder vivir con los seres queridos. Un Dios Jesús que se decantó por los oprimidos y marginados, bueno, rebelde, inconformista, justo vital, alegre, que habló de libertad, alegría, compromiso y futuros compartidos. Creo en un Jesús que iguala radicalmente, y sin tapujos ni reservas, a todos y todas, todas y todos, hombres y mujeres, mujeres y hombres, padres y madres, amigos y amigas, hermanos y hermanas. Quiero creer que acierto en lo que creo que creo. Humildemente”.
Hauxe da bere garaian, eta gaur egun bertan berresten dudan, idatzitakoaren edukiaren laburpena, eta uste dut zuzen eta egoki lotu daitekeela gaur idatzitakoaren edukiarekin, umildade gutiz diot. Izpiritu koherentearen indarra. Ezin amaitu lerro hauek gaur eguneko handik eta haratagoko gizaki-errefuxiatu uholdeak gogoan hartu gabe, lazgarri eta lotsaz, kontzientzian, bihotzean eta ardura kolektiboarengan. Umildadez diot ziur nagoela, hala bedi, Gandhi ados egongo litzatekeela gaurko lerro multzo honokoarekin. Gizakiaren izpirituaren indarra, bai.