Azken egunotan azaldu egin da Euzko Jaurlaritzak burututako 60. iritzi soziometroa, non independentziaren aldekotasuna ez da oso onik ateratzen: izan ere azken hogei urtetako zifrarik apalenean murgiltzen da independentismoa, EAEko populazioaren %19 baino ez bait da agertzen Estatuarekiko disoziazioaren alde. Nire uste apalean behintzat, datu hauek ez dute independentismoa erabat kezkatuarazi behar, egoera den bezalakoa da eta, koiunturalak dira nik uste datuak. Estrukturalak balira gatzagoa litzateke ardura. Heldu nahi niezaioke, aukeraz baliatuz, Esloveniako kasuari eta Euskadikoarekin alderatu. Horrela bada, Eslovenian jakitun ziren Serbiarekiko ezberdinak zirela, baina Serbia bera izan zen independentismoaren suziria piztu zuena “egiaren aldeko konzentrazioa” Liublianan bertan egitea erabaki zutenean Kosovoko serbiarrek, Serbia beraren oneritziarekin (Kosovoko auzia gertatu zenean 1989 urtean). Horrek puskatu zituen behin betiko serbiar eta esloveniarren arteko konfidantzak. Ondorioz, Demos koalizioak, zentro-eskuinekoa bera, 1990. udaberriko lege-hauteskundeak irabazi zituen eta 30 lege federal bertan behera utzi zituen eta urte bereko abendurako autodeterminazio referendumera deitu zuen Esloveniako hiritargoa; %90ekoak baietza eman zion burujabetzari. 1991ko ekainaren 25ean independentzia aitorpena eman zen, ondoren gerra etorri zelarik dakigun moduan. Azkenik, urte bereko urriaren 7an ofizialki aitortu ziren independente. Erran ohi da askotan nazionalismoak elkar-elikatzen direla. Aipatutako kasuan serbiar nazionalismoa, edo hobeki esanda, serbiar nazionalismoarekiko beldurra, esloveniar nazionalismoaren eraikile nagusia izan zen. Gure Euskadi honetan, era berean, gauza bera gertatu leike; egun, nahiz eta ordu txikietan egon independentismoa, gauza jakina da Espainiarekiko asetasun moduko bat dagoela populuaren parte handi baten partez, eta azken garaietan erasoak baino ez ditu jasotzen Kontzertu ekonomikoak edota Kupoa berak (hori ez hitz egitearren Estatutuaren bete ez izanaz eta honi uztartuta doakion birzentralizazioaz). Espainiar nazionalismoak gogor eta indartsu aupatu nahi dute batzuk zein besteek eta horrek euskal nazionalista berriak egiten ditu. Espainiar nazionalistek gauzak ondoegi egin ezean gerta leike orain lokartuta dagoen euskal populua independentziari gatzaiolarik, esnatzea eta Esloveniako kasuaren antzera ein handi batetan autodeterminazioaren alde azaltzea. Nola ailegatu bozkatzera? Hori beste arazo bat da: alde batez, EH Bilduk dioen bezela edo aldebikotasunez EAJ-PNVk dioen bezela. Hor dago Koxka!
- Multimedia
- Servicios
- Participación
