Síguenos en redes sociales:

Ezin liteke

EZ Rajoy eta ez Sánchez; Pablo Iglesias da nagusi. Hori pentsa liteke atzokoak ikusita. A ze festa! Ez ditut ulertzen Podemoseko buruaren moduak. Bere benetako helburua bada Rajoy bota eta PSOErekin koalizio-gobernua osatzea, zertara dator atzo egin zuena, Sánchezekin aurrez aurre hitz egin beharrean erregearen eta komunikabideen bitartez mezuak bidaltzea? Ezin jakin zein den Iglesiasen benetako helburua. Bere hitzak baino ezin ditut epaitu eta zenbat eta gehiago entzun gutxiago ulertzen ditut. Ez dakit Rajoy botako duen baina Sánchez oso kinka gaiztoan utzi du.