Síguenos en redes sociales:

Kalean zehar ibiltzea bada arrisku-jarduera

Euskadiko seme-alabak neketsuak gara. Oso ondo abestu zuen Benito Lertxundik bere abesti ospetsu honetan: "Herri neketsu hontan". Artista berdingabeak gara gure kalterako etor daitezkeen gauzak ondo burutzen. Kontu batek min eman ahal badigu, ertz guztiak aztertuko ditugu, min hori guretzat ahalik eta handiena izan dadin.

Betiere, badaukagu aitzakia ezin hobea: "Errua inorena da". Jakina. Guk beti ondo jokatzen dugu, txarto, ostera, beste guztiek. Horretara dihardu Ortzemugak. Horraino ematen du DEIAk. Kalea (edo kalean... badaezpada) zehar dabil uritarra Durangon; halako baten, trenbidearen gaineko pasonibela dugu.

Eta, jakin ez dakigulako nor etor daitekeen alde batetik edo bestetik, guk atzera egin behar dugu. Berau dugu eguneangoa. Zer dakizu horretaz? Ezer ez. Herri hau neke-tsua da, berez. Bai, eta geu ere bai, izan ere, gu herri honetakoak gara-eta. Eta aurrera bolie!

Gaur irakurri dut, DEIAk argitaratu duen argitalpenean, Irati Jimenezek idatziriko kontakizun laburra, honetara deritzona: Ohorea. Bizkaiko Kostaldeko alabak ezin hobeto idatzi zuen aliterazio hau: "Ohorea baita zurekin igandetan esnatzea. Ohorea baita zure larruaren ezusteak aurkitzea". Eta guztiok ikusten ditugu idazle gaztearen hasieretako errepikapenak. Nekatu egin naiz. Nekatuta nago. Nekatuta jaio naiz. Jaio nintzen nekatu antzo. Antxoak badira badaezpadakoak. Baina ni ez naiz nekatu. Gogaitu, bai, akaso! Bejoindegula!

Eta Irati Jimenezek jarraitu zuen idazten: "Ohorea baita entzungo dugun abestiaren esanahiaz ados ez egotea. Ohorea baita, polita, zurekin haserretuta egotea". Eta nik benetan badiotsut zu politena zarena, eta benetan diotsut ez nagoela zurekin haserretuta, ezpada beste batekin; eta zinez ikusten dut, nik maite zaitudalako haserre nagoela. Pentsatu ote dugu sekula ardura ez diguten pertsonekin ez dugula sentimendurik garatzen? Bestela esanda: niri bost!

Nekatu nauzue! Euskaldunok: nekatu nauzue! Maite zaituztet, baina; izan ere, jakin badakit haserretuta egoteko aukeratu nauzula. Eta horretara nago. Irati Jimenezek maite nau, edo ez... hau irakurtzen diharduzuenok maite nauzue... edo ez. Nolanahi ere den, nik zuek guztiok maite zaituztet. Maitatzen ez bazaituztet, hilda nago. Maitasuna norberekeriaren ezaugarria da.

Ez zaituztet konbentzitu nahi. Ni hemen naiz neure buruarekin, eta ni gu naiz, eta gu ni gara, eta ni banaiz zuekin bat naizelakoa (Alfontso Irigoienek zioenez: zu eta ni garade zu: bestela, akabo! Eta historiak aurrera egiten du.

Euskaldunok neketsuak gara. Euskaldunok batera etortzen gara; euskaldunok edu honetakoak gara, baina, geroenean, euskaldunok Euzkadi egiten dugu. Eta, Sabino Aranak esan zuen moduan, Euzkadik gu egiten gaitu. Gora gu eta gutarrak. Eta laster baten, Gora Sansebastian!