Onda Cero, 31:51 minutuan, Rubalcabak: "Ahora empieza otra batalla, esta sí, democrática. Donde lo que hay que hacer es demostrar en las urnas del País Vasco que los que pensamos que los vascos están mejor donde están, es decir, en España, que fuera de España somos la mayoría". Oso ondo, Alfredo jauna. Ongi etorri demokraten multzora.

Afera hau politikoa dela aitortu ondoren, esaten duzuna logikoa da: galdetu vasco guztiei non eta nola egituratu nahi duten euren herria. Gero, ordea, esango dutena ez bazaizue gustatzen, ez etorri "Legeak ez du onartzen erabaki duzuena" aitzakiarekin.

Egin zuen proposamena, zehaztu zein baldintzatan nahi gaituzuen Espainian eta utzi besteoi "basko(i) guztion Europako Nafar Estatuaren" abantailak eta eragozpenak azaltzen. Galdetu, inbasio bidez deuseztatu zenuten nafar erresumaren herritar guztiei eta onartu ezazue hauek erabakiko dutena.