Kantauriko hegaluzearen arrantzak MSC ziurtagiria berretsi du

Hobetzeko baldintza guztiak bete ditu eta arrain populazioaren egoera osasuntsua da

12.12.2021 | 00:59
MSC ziurtagiria azterketa sakon baten ondoren lortu da. Foto: Ramon Basaldua

Bermeo – Hegaluzearen arrantzak MSC (Marine Stewardshi'p Council) ren ziurtagiria berretsi du, hasierako ziurtapenaren ondorengo lehen bost urteak gaindituta. MSC ziurtagiria azterketa sakon baten ondoren lortu da, Bureau Veritas ziurtatzaileak gauzatutako prozesu baten ostean. Azterketa horrek hiru zutabe izan ditu: Harrapatutako arrain-populazioaren osasuna, arrantza jardunak itsas ekosisteman duen eragina eta haren kudeaketaren eraginkortasuna. Ikerketak garbi erakutsi du Atlantiko iparraldeko hegaluzearen populazioa egoera osasuntsuan dagoela, arrantza ondo kudeatuta dagoela eta kalte oso txikia eragiten duela itsas ekosisteman.

Ziurtagirian Kantauriko baxurako 167 itsasontzi sartzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan, Kantabrian eta Asturiasen. Armintza, Bermeo, Santurtzi, Lekeitio, Ondarroa, eta Zierbenako ontziak Bizkaian, Hondarribia, Pasaia, Mutriku, Getaria eta Oriokoak Gipuzkoan, Laredo, Santoña, San Vicente de la Barquera, Colindres eta Castrokoak Kantabrian eta Avilés, Lastres, Cudillero, Tapia de Casariego, Luarca, Gijón eta Puerto de Vegakoak Asturiasen.

Helaguzearen arrantzak konpondu egin ditu duela bost urte lehenengo ziurtapenean ezarri zi-tzaizkion bost hobekuntza-baldin-tzak: Stockaren egoera, ondo definitutako harrapaketen kontrol-arauen garapenarekin, arriskuan, mehatxatuta eta babestuta dauden espezieen gaineko inpaktuarekin eta informazioarekin, eta arrantzaren helburu espezifikoekin.

Hegaluzearen arrantzak sekulako arrakasta lortu du bigarren egiaztapen honetan. Izan ere, ez du inolako hobekuntza-baldintzarik bete beharko, adierazle guztiak jardunbide onenen mailan baititu. Gainera, MSCren arabera, eredugarria da Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordearen (ICCAT)barruan "harrapaketak kontrolatzeko ondo definitutako arauen garapenean, zientzian oinarritutako stocken kudeaketa egiteko balioko dutenak".

Marine Stewardship Council erakundeak nabarmendu egin du hegaluzearen arrantzan ari den flotaren jokabide arduratsua stocka osasun-tsu egon dadin. Horren erakusle, aurten harrapaketa muga handitu izana dela dio, informazio zientifikoan eta arauaren aplikazioan oinarrituta. "Sistema hau aitzindaria da bai ICCATen bai mundu mailan, kudeaketaren fokua informazio zientifikoetan eta stockaren egoeran jartzen duelako, joko politikotik edota herrialdeen interesetatik urrunduta".

Bizkaia eta Gipuzkoako baxura flotako arduradunen ustetan, MSC ziurtagiriak berriz jaso izanak garbi erakusten du euskal arrantzaleen lan ona. "Gure arrantzaleak dira stocka epe luzera bermatzeko interesa duten lehenak, eta erabat jakitun dira hori arrantzaren kudeaketa iraunkorraren bidez baino ez dela lortzen. Orain, kontsumitzaileak ere gure arrantzaleen lan on hori estimatzea eta baloratzea behar dugu, gure hegaluzea erosiz" adierazi du Miren Garmendia, Gipuzkoako kofradietako idazkariak. Aurelio Bilbao, Bizkaiko kofradietako idazkariaren ustetan, MSCren ziurtgaria berriz jaso izana "Albiste ona da gure arrantzaleentzat. Gizarteak iraunkortasun-ziurtagiria duten arrantza-espezieen aldeko apostua egiten du gero eta gehiago eta herritarrak animatu egiten ditugu bide horretatik jarrai dezaten".

Marine Stewardship Council (MSC) irabazi-asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta oinarri zientifikoa duten hainbat estandar ezartzen ditu arrantza jasangarriaren eta arrantza-produktuen trazabilitatearen arloan. Zigilu urdinak eta ziurtapen-programak arrantza-jarduera jasangarriak aitortzen eta sari-tzen dituzte, eta, gainera, itsasoko produktuentzat merkatu jasangarriagoa sortzen laguntzen dute.

"Orain, kontsumitzaileak ere gure arrantzaleen lan on hori estimatzea eta baloratzea behar dugu, gure hegaluzea erosiz"

Miren Garmendia

Gipuzkoako kofradietako idazkaria

"Gizarteak iraunkortasun-ziurtagiria duten arrantza-espezieen aldeko apostua egiten du gero eta gehiago"

Aurelio Bilbao

Bizkaiko kofradietako idazkaria

noticias de deia