Vicomtech Teknologia Zentroak Bilbora heltzen da
Vicomtech Teknologia Zentroak etapa berri bat hasi da Bilbon, zehazki, egoitza berri bat ireki du Bilboko Zabalguneko eraikinean . Empresa hau adimen artifizialeko eta Visual Computing & Interaction arloko teknologia digitalen ikerketan, aplikazioan eta transferentzian espezializatuta dago eta orain arte kokatuta egon da 200 profesional ingururekin.
Lankidetza horri esker, lehen fase honetan, zentroa hedatzen jarraitzeaz gain, prestakuntza-jardunaldiak eskainiko zaizkie adimen artifizialeko irtenbideak aplikatzearekin zerikusia duten hainbat sektoretako enpresei, hori baita udalak hiriko ehun ekonomikoarentzat duen erronketako bat.
Bilbora Zentro Teknologiko hori iritsi dela ospatzeko, Juan Mari Aburto alkateak, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera, instalazio berriak bisitatu eta ikuspuntuak trukatu ditu gaur Julian Flórez zuzendari nagusiarekin eta gainerako lantaldearekin batera. Alkatea pozik agertu da "gure hiria aukeratu dutelako zentroa garatzen eta eboluzionatzen jarraitzeko; izan ere, Bilboren ardatz nagusietako bat dugu industria digitala hedatzea eta talentua erakartzea".
Bestalde, Vicomtech-eko arduradunak adierazi duenaren arabera, enpresetara teknologia transferitzeko eta ikertzaile espezializatuak prestatzeko zentroak daukan misioa betetzen jarraituko dute, baita Euskadiko enpresa- eta ekoizpen-sarearekiko gertutasuna mantenduko ere; halaber, "Vicomtech-en egoitza berriari esker aurrerapauso berri bat emango dugu norabide horretan". Horretarako, lankidetza estuan arituko da Bilboko unibertsitate eta ikastetxeekin batera, eta bertoko garapen teknologikoari lagunduko diote.
Temas
Más en Economía
-
¿Puede el dueño de un piso venderlo mientras lo tiene alquilado?
-
Euskadi y Galicia firman un convenio para consolidar "el liderazgo del Eje Atlántico" en materia medioambiental
-
Euskadi celebra que la nueva inversión en redes priorice los proyectos industriales
-
Euskadi estrecha lazos con Canarias para desarrollar el "gran potencial" de la economía azul y la investigación marina