BILBO. Koronabirusak eragiten ari den krisi egoerari aurre egiteko neurriak hartzen jarraitzen du Kutxabankek. Eusko Jaurlaritzak autonomoei eta empresa txiki eta ertainei laguntzeko ezarri dituen neurrien artean 500 milioi euroko zuzkidura izango duen ildoa eratzea dago, eta Kutxabankek ildo horrekin bat egin du.

Finantza Erakundeak, beraz, Elkargiren, programa honetan lankide den elkarrekiko berme sozietatearen abala duten eragitei erantzungo die. Elkargik Euskal Autonomia Erkidegoan diharduten enpresek eta autonomoei bideratutako eskariak tramitatuko ditu, edozein ekonomia alorretakoak.

Euskal ETE eta autonomoek 5.000 eta 1.000.000 euro bitarteko maileguak lortu ahal izango dituzte enpresak badira, eta 100.000 euro artekoak eskaria enpresario bakanek edota autonomoek egiten badituzte. Finantzazio ildo hauek bost urtetan amortizatu ahal izango dira, aukeran urtebeteko berandutzearekin. Eragiketa guztiek finantza-kostua % 0koa izango da, interes tipo Administrazioak hartuko baitu bere gain, eta ez dute bestelako gainkosturik edo komisiorik izango. Mailegu jasotzen dutenek, mailegua aldez aurretik amortizatu edo itxi ahal izango dute, hau ere inolako kosturik gabe.

Erabaki honekin batera, finantza Taldeak beste hainbat laguntza ipini ditu indarrean, lankide dituen enpresa, familia eta norbanakoentzat arinagoa izan dadin osasun egoera honek sortutako egoerari aurre egitea.

ICO Espainiako Kreditu Ofizialeko Institutuak abian jarri duen abalen ildoko lehen zatiarekin ere kolaboratzeko asmoa du Kutxabankek. Guztira 20.000 milioi euro jarriko dira lehen urrats honetan negozioen eskuetan, erdia autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat.

Bermeen ildo honek mailegu berriei eta berrikuntzei erantzungo die. Enpresa eta autonomoentzat izango dira, soldatak eta fakturak ordaintzeko, nola zirkulatzailerako eta bestelako beharretarako.