Kutxabankek 12 ‘fintech’-en ezagutza teknologikoa bateratu du
Ekintza honen helburua da kalitate zerbitzuaren eta berrikuntzaren ikuspegitik sortzen diren aukerak aprobetxatzea
BILBAO. Halaber, Kutxabankek ekosistema teknologiko honek berrikuntzaren eta hazkundearen ikuspegitik sor ditzakeen aukerak ezagutzen ditu, eraginkortasunaren, bezeroaren esperientziaren eta kalitatearen ikuspegitik, eta horregatik bere erabilerari ahalik eta etekin handiena atera nahi dio.
Egitasmo desberdinen hautaketa, azterketa prozesu zabal baten ondoren egin da, Bankuak azken hilabeteak egin baititu lan horretan. Prozesuan Europa osoko 140 ‘fintech’ desberdinek parte-hartu dute, eta hainbat produktu eta zerbitzu digital berri abian jarri dira elkarlanaren ondorioz, batzuek elkarrekin sortuta eta beste batzuek zuzenean bateratuta. Aukeratu diren 12 enpresek, prozesuan esku hartu duten Kutxabankeko alor desberdinek sumatu dituzten behar eta aukerei erantzuteko gaitasuna izan dute.
Aukeratu diren zigiluek, produktuekin nola teknologia berriekin zerikusia duten hainbat konponbide eman dute .
Negozioaren ikuspegitik, ‘fintech’ gehienek finantzazio-formatu berriekin zerikusia duten proposamenak egin dituzte, bai eta aurrezkiarekin eta inbertsioarekin, aseguruekin eta ordainbideekin lotura dutenak ere. Beste etxe batzuek segurtasunari lotutako egitasmoak aurkeztu dituzte, prozesuen eta sistemen hobekuntzarekin eta araudiaren betearazpenarekin.
Baliabide teknologikoei dagokienez, teknologia disruptiboetan eta interneten garapenean aritzen diren ‘fintech’ enpresak aztertu dira. Parte-hartu duten enpresen %29k ‘big datan’-n, analitika aurreratuan edota inteligentzia artifizialean oinarritutako balio proposamenak egin dituzte. %28k web teknologian oinarritu dute beren lana, aldiz %15ek APIetan eta plataforma ereduetan. Gainerako enpresak ‘blockchain’ eta ezohiko teknologietan oinarritu dira.
Etengabeko monitorizazioa
Finantza teknologietako enpresak azterketako lehen zikloa amaitu ostean, industria berri honek ematen dituen aukerak aztertzen jarraitzen du Kutxabankek. Helburu horrekin, Merkatu Digitalaren Ikuskaritzako alorraren bitartez, Bankuak ‘fintech’ enpresen monitorizaziorako eta laguntzarako sistema ezarri du.
Más en Economía
-
El consorcio vasco confía en que la SEPI se implique en la operación Talgo
-
Inspección de Trabajo protesta ante el CGPJ por el “menosprecio” del juez del 'caso Jus Eat-Glovo'
-
Los accidentes laborales se moderan un 2,3% en el Estado a la espera de reformar la ley de prevención
-
Así puede calcular el salario neto si busca recibir un aumento o cambiar de trabajo