Pelagikoen hegaluzea arraindegietan
bermeo - Abuztuaren 27tik debekatuta dago hegaluzea harrapatzea Espainiako banderapean arrantzan egiten duten ontzi guztientzat. 16.515 tona porturatu ostean, Madrileko gobernuak arrantzaldia bertan behera utzi zuen. Euskadiko zein Espainiako merkatuak, ordea, ez dira hegaluze barik geratu. Hortaz, Bizkaiko zein Gipuzkoako edozein arraindegitan Kantauriko hegaluzea aurkitu daiteke salgai. Arrain hori, Frantzia eta Irlandako ontziek sare pelagikoak erabilita harrapatutakoa da. Esan beharrik ez dago, produktu horren kalitateak ez duela zerikusirik euskal arrantzaleek harrapatutako hegaluzeenarekin. “Nik ez nuen pelagikoen hegaluzerik saldu nahi baina bezero askok hegaluzea nahi dute eta eskeintzen ez badiozu beste leku batera joaten da haren bila. Ez die ardura nondik datorren edo zein arrantza sistima erabilita arrantzatu duten” adierazi digu Bizkaiko arraindegi bateko arduradunak.
Sare pelagikoen erabilera debekatuta dago Espainiako legedian. Araudi horrek, baina, ezin du galarazi arrantza sistema hori erabilita harrapatutako arrainak Espainiako merkatuetan saltzea. “Urtero salatzen dugu ontzi pelagikoek hegaluzearen arrantzaldian egiten duten sarraskia. Arrain piloa uretara botatzen dute kalitate txarra duelako eta Europak ez du ezer egiten, datorren urterako harrapatutako arrain guztia porturatu egin behar dela agindu arren” diote arrantzaleek. - R. B.
Más en Economía
-
El Gobierno Vasco valora la inclusión del decálogo de Pradales en las medidas energéticas del Ejecutivo central
-
¿Quieres independizarte? Estos son los gastos que deberás calcular antes
-
El FMI revisa a la baja el crecimiento de España por el impacto de la guerra: 2,1% en 2026 y 1,8% en 2027
-
Sánchez activa un plan de 5.000 millones con 80 medidas para combatir la subida de precios por la guerra en Irán