BILBO. Azalera handietako salmentak % 3,9 hazi dira apirilean, Eustaten datuen arabera. 2019ko martxoarekin alderatuta, salmentak % 0,6 hazi dira. Azalera handietan Enplegaturiko langile kopurua 3,1 hazi da urteko lehen hiruhilekoan.

2019ko apirilean, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 5,4ko gehikuntza eduki dute eta gainerako salgaienek % 0,8koa aurreko urteko hilabete beraren aldean.

Lurraldeetan zeinu ezberdineko aldakuntzak gertatu dira: Gipuzkoan %5,4koa, Bizkaian %3,3koa eta Araban %3,0koa.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, 2019ko martxoarekin, elikagaien salmentak % 1,5 gehitu dira eta gainerako salgaienak eta gainerako salgaienak % 0,2 jaitsi, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.

Lurraldeen arabera, Gipuzkoan indizea % 2,2 hazi da eta Araban % 0,7; Bizkaian % 0,4 jaitsi da, hori guztia aurreko hilabetearekin alderatuta, 2019ko martxoarekin, prezio finkoetan eta urtaro eraginik gabe.

Langile-kopurua Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan %3,6 gehitu da aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,6 gehitu da aurreko hilaren aldean.

2019ko lehen hiruhilekoaren balantzea

Euskal AEko azalera handietan eta elikadura-kate handietan izandako salmenta metatuek urtearen lehen hiruhilekoan %2,1ko gehikuntza eduki dute aurreko urteko aldi beraren aldean. Elikagaien kasuan azalera handietan eta elikadura-kate handietan, salmenta metatuek % 1,8ko igoera izan dute; gainerako produktuenek, %2,7koa.

Lurraldeka, %2,6 hazi dira Bizkaian salmentak, %1,8 Gipuzkoan eta % 0,9 Araban.

Bestalde, enplegaturiko langileak % 3,1 gehitu dira 2019ko lehen hiruhilekoan.