Lehendakariak aurreikusten du ekonomia %2,5 inguru hazten jarraituko duela
Ziurgabetasunak eta zailtasunak izango direla argitu du baina hala ere, euskal ekonomia eta enpleguaren bilakaera positiboa izango dela azpimarratu du
BILBO. Iñigo Urkullu Lehendakariak ostegun honetan, abuztuaren 18an, Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Eusko Jauralaritzak euskal ekonomiaren hazkunde aurreikuspenak %2,5 ean aurreikusten ditu. Gainera, Lehendakariak aitortu du ziurgabetasunak daudela, zailtasunak izango direla eta enplegua gutxinaka gutxinaka sortuko dela. Halere, euskal ekonomia eta enpleguaren bilakaera positiboa izango dela argitu du.
Estatu espainiarraren egoera politikoaz eta gobernu eraketaren inguruan galdetuta, Lehendakaria kezkatua agertu da, alderdi ezberdinen arteko akordioen beharraren ezagatik. Egoera honek eragina du, Lehendakariaren hitzetan, Eusko Jaurlaritzaren eguneroko egitekoan ez baitago hartuemanik espainiar Gobernuarekin.
Más en Economía
-
Qué gasta más energía: ¿un aire acondicionado o un ventilador?
-
Kutxabank se mantiene como el banco más solvente del sistema financiero español
-
Talgo confía en su recuperación con la entrada de Sidenor y la SEPI
-
El TJUE multa al Estado con 6,8 millones euros por incumplir la legislación europea sobre conciliación