Julen Alonsoren kultur gomendioak

23.12.2021 | 09:07
Julen Alonso

Julen Alonso bost urterekin hasi zen akordeoia ikasten Orioko Danbolin Musika Eskolan. 14 urterekin trikitia ikasteko grina sartu eta ordutik gelditu gabe dabil, txapelketa eta jaialdietan parte hartuz, Eneritz Aulestia pandero-jolearekin batera. Alonso aspaldi hasi zen bere kantu propioak sortzen eta 2019an 'Sutan dantzan' diskoan bildu zituen. Berarekin batera igotzen dira oholtzara Iker Telleria (perkusioa), Joanes Ederra (baxua eta kontrabaxua), Ander Ederra (gitarra akustikoa), Eneritz Aulestia (perkusioa eta ahotsa) eta Xabi Zeberio (hariak). Lehen lan horren arrakasta ikusita, ikus-entzunezko proiektua sortu zuen Oinkari Dantza Taldearekin batera, eta Euskal Herriko txoko ezberdinetan aurkezteko aukera izan dute. Aurten, bigarren lana argitaratu du Alonsok: 'Eskuetan bihotza' eta zuzeneko emanaldiak eskaintzen ari da jada. Bihar bertan Gasteizko Aitzina Folk jaialdian egongo da.

Abesti bat:

'Munduari begiratzeko modu bat' (Mikel Urdangarin)

Musikari bat:

Michael Flatley

Antzezlan bat:

'Iparragirre'

Telesail bat:

'Goenkale

Kultur espazio bat:

Azpeitiko Soreasu antzokia

noticias de deia