Asteazken honetan goizean iragarri dituzte uztailaren 11tik 13ra bitartean Kobetamendin ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdian parte hartuko duten talde eta artista guztien izenak.

Bagenekien jaialdiko artisten zerrendan Arcade Fire, Jungle, Massive Attack, The Prodigy, Underworld, Khruangbin edo Parcels baieztatuta zeudela jada, eta gaur iragarri ditugun artista berriekin 2024ko line-upa osatu dugu, azken urteetan marka utzi duten soinu eta ikonoak arakatzen dituen belaunaldiarteko bidaia irudikatuz.

Karteleko zerrendari historiako artista berezi eta ikonikoetako bat gehitu zaio: Grace Jones. Jamaikan sortu eta New Yorken hazia, Grace underground xelebreenaren adierazgarri da, Studio 54 mitikoan ohikoa, eta zinemaren, modaren eta musikaren munduak etengabe uztartzen dabilena; Grace Jones Bilbao BBK Live jaialdian izango dugu, eta hit dantzagarriak aurkeztuko dizkigu, hala nola Slave to the Rhythm edo Corporate Cannibal.

Bidaia etereoa Kobetamendin barrena

Jaialdiaren aurtengo edizioko karteleko ahots berriak aurkeztearekin batera, dream pop eta shoegaze estiloen soinu-paisaiak arakatzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, bi aditu hauekin: ostegunean, AIR talde frantses mitikoak Moon Safari album ikonikoa aurkeztuko du Bilbao BBK Live 2024 jaialdian, soinu elektronikoen eta atmosfera sentsual, sofistikatu eta hunkigarrien fusio paregabea; eta, larunbatean, soinuzko engranaje limurtzaileenen eta giro oniriko bizienen sortzaileen txanda izango da: Slowdive.

Osteguna, uztailak 11

Massive Attack, The Prodigy, Air – ‘Moon Safari’ jotzen–, Los Planetas – ‘Super 8’ lanaren 30. urteurrena ospatzen–

  • Massive Attack, The Prodigy, Folamour (A/V), Cymande, Death from Above 1979 edo Sen Senra arituko dira, besteak beste, Bilbao BBK Live jaialdiaren aurreneko egunean. Lehen egun horretan, soinu azidoekin hasi eta melodia poperoagoekin bukatuko da bidaia, eta, tartean, AIR frantziarren downtempo elektronika sofistikatua. Los Planetas taldea ere izango dugu gure artean, ‘Super 8’ lan enblematikoaren 30. urteurrena ospatzeko kontzertu berezi batekin; Estatuko indie rock musikan egindako ibilbide esanguratsua gogoratuko dute.
  • Trance lisergikotik, Orbit taldeak bereizgarri duen bokal autotuneatuen soinu nostalgikoa ekarriko digu, eta elektronikaren eta doinu akustikoen arteko fusioa Mezerg artistak eskainiko du, etxean eta inprobisatzen grabatutako bideoei esker ezagun egun ostean. Irlandatik, NewDad taldearen rock alternatiboa, iluntasunaren eta dreamyaren artean dantzan.
  • Estatuko ordezkariei dagokienez, artista gehiago ere aipatuko ditugu. Madrildik, pop azkarra eta zakarra egiten duen El Buen Hijo, edo shoegaze madrildarraren itxaropena, Dharmacide. Lehen egun honetan ezagutuko dugu Nunatak murtziarren folk rockepikoa, Zarauzko Martín de Marte taldearen psikodelia estralurtarra eta Nexo Malito kolektibo bilbotarra, kolektiboaren sortzaile ALTAren partaidetzarekin eta CRRDR ohorezko gonbidatu izanik Bogotátik, rave eta doinu latinoetan maisu.

Ostirala, uztailak 12

Grace Jones, Underworld, Khruangbin, Meute, Parcels, Albert Pla

  • Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren eguneko izen berrien artetik, aipagarriena, zalantzarik gabe, Grace Jones dugu, baita lehendik aurkeztutako UnderworldKhruangbinParcels, Jordan Rakei edo Ezra Collective ere, eta nazioarteko eta Estatuko proposamen sorta ezin hobea hautatu dugula nabarmendu behar da. Alemaniatik Meute etorriko da, zuzenekoan musikari eta instrumentu ugari bilduta, haien energia guri kutsatzeko prest. Albert Pla polifazetikoa: kantautorea, idazlea, musikara, komikoa, sortzailea… denetik egiten du La Mesias lanean protagonista izan den katalanak; jaialdian, Rumbagenarios ikuskizuna aurkeztuko digu. Kataluniatik hauek ere, Bilbora etorriko dira Standstill taldekoak, 2015. urtean taldea desegin ostean berriro ere Bilbao BBK Live jaialdiko oholtzan elkartzeko. Talentu berriak ezagutzeko aukera ere izango dugu: Aiko el Grupo, bira/minutu biderkatzaileak riot espiritu gazte-gazteari jarraikiz; edo Karavana, ezinbestean jarraitu beharreko banda. Jaialdiaren bigarren egunean, Maria José Llergó kordobarrak denbora geldituko du bere Ultrabellezalanarekin, eta Daniela Pes kantautore italiarra ere ezagutuko dugu. Festarekin bat egin nahi izan dute honako hauek ere: Ralphie ChooSamantha Hudson celebrity, abeslari eta performerra, Oro Jondo dj folklorikoa gasolindegiko musika eginez, eta makina musikaren errege Parkineos.
  • Eusko labeldun artistak jaialdiaren DNAren parte dira; Kobetamendin arituko dira Iruñeko Melenas, garage pop-psikodelikoarekin, energiaz beteriko Ezezez taldea, Silitia lekeitiarrak edo S T R paregabeak.

Larunbata, uztailak 13

Arcade Fire, Jungle, Slowdive, Floating Points, Alvvays, Zoe Gotusso

  • Larunbaterako lehendik iragarrita zeuden Arcade Fire, Jungle, Alvvays, Floating Points, Noname edo El Columpio Asesino –agur-bira egiten ari dira–; eta horietaz gain, honako hau ere gehitu zaizkie larunbateko zerrendari: Slowdive ezinbestekoak Everything Is Alive lan berriarekin; BBC etxearen arabera Ipar Irlandako etorkizun handieneko taldea den CHALK, techno eta punk estiloen DIY nahasketa baten sortzaile; edo, Argentinatik, pasioz gainezka dator Zoe Gotusso, emozioz eta testurez jositako soinuzko paisaiekin. Islandiako Kiasmos taldeak ambient eta elektropop estiloen artean oreka perfektua jarriko du; anglosaxoiei dagokienez, UKn biral egin den Good Neighbours bikoak Home single ezaguna (eta beste asko) eskainiko dizkigu.
  • Estatuko artistei dagokienez, Mujeres taldearen garaje doinuek Kobetamendi osoa polinizatuko dute rockaren eta adiskidetasunaren gorespenarekin; Boye bartzelonarrak ereserki hedonistak ekarriko ditu jaialdira, eta Oki Moki euskaldunek lo-fi pop punk doinuak aurkeztuko dizkigute Getariatik. Ezin aipatu gabe utzi Bitxeando, Bilboko arratsalde-giroko indie arrakastatsuena, Ines Hernand buru duela Daniless dj taldearen sortzailearekin batera, eta David Van Bylenen nahasketa ezinezkoak lagun; horrela, bada, Estatuko artisten line-up aberats eta askotarikoa geruzaz geruza aberastuko da.

Basoa. Santutegi elektronikoa basoaren bihotzean

Basoan izango dugun eskaintza elektronikoa aurkeztuko dugu gaur, proposamen solidoa, nazioarteko club munduko erreferente interesgarrienekin. Ostegunean, Dj Tennis Life and Death diskoetxearen sortzailearen erritmo biziak gehituko zaizkio Cormac irlandar dj ezagunari eta Ketioven erritmo-nahasketa queer eta sentsualei. Talentuz handia duen Sofía Kourtesis perutarrak bere house emotiboa aurkeztuko digu dj set formatuan, eta Bartzelonan bizi den baina sortzez euskalduna den Neska espezialista dugu flora & fauna elektronikako diziplina anitzeko festak sortzen.

Ostiralari helduta, talentu berritzaile eta trinkoak izango dira nagusi, hala nola Marcel Dettmann, MDR eta Bad Manners diskoetxeetako burua; eta discjockey guztien izar den Djrum discjockeyaren genero-arteko trantsizio errazak. Basoan arituko dira, halaber, Ogazón, zeinak house eta techno erritmoen aukeraketa bikaina eskainiko digun; Jennifer Cardini dj paristarra eta Dj Gostoso b2b Senda Fatal, Madrilgo club panoramaren barruan dauden figura dinamikoenetako bi.

Jaialdia amaitzeko, larunbatean, Nicola Cruz erdi-mitologikoak Latinoamerikako erritmo folklorikoak ekarriko dizkigu; Oaklandeko underground eszenatik zuzenean, Bored Lord, euforikoa etorriko da; Niki Laudaren erritmo azkar eta beroak, edo Budinok eskainiko digun Italo disco master classa.

Basoa sortu zenetik, antolatzaileek beti nahi izan dute John Talabot izatea oasi elektroniko honi amaiera ematen diona. 4 urtez jarraian itxiera-zeremonial mitikoa egin ostean –eta ziur gaude jaialdiko erromesek esperientzia erlijiosotzat bizi izan dituztela itxiera horiek–, bosgarren eta azken aldiz itzuliko da Talabot Basoa gunera, eta Kobetamendiko basoa Europako dantza-pista bereziena bihurtuko duela hitz eman digu.

Lasai. Dantza geldoak Bilbora begira

Lasai gunearen hasierako premisa minutuko 100 beatak ez gainditzea zen; horrela, bada, erritmoa baretu eta tempo mantso baina intentsitate biziez gozatu nahi dutenentzat funtsezko bilgune bihurtu da. Lehenengo egunean, abangoardiako soinuek hartuko dute agertokia, Rinse FMren eskutik. Ostiralean, honako hauen txanda izango da: Xamana Jones enigmatikoa, zeinak magia egingo duen, berriro ere, segidako hirugarren aldiz (han izan zirenek badakite zertaz ari garen); Fiesta x Fiesta ekimenaren sortzaile Baldman, LucientToni Bass dj eta produktore mitikoa, edo Miguel Agnes podcaster eta selector eszentrikoa. Larunbatean JASSS arduratuko da Bilboko begiratoki bereziena hosteatzeaz.

Bilbao BBK Live jaialdiaren hamazazpigarren edizioko kartela osatzeko lan handia egin dugu, emanaldi bakoitza berezia izan dadin eta, hartara, une bakoitza, nota bakoitza eta kontzertu bakoitza gozatu ahal izateko agertoki natural pribilegiatu batean. Konbinazio horri esker, Bilbao BBK Live ezinbesteko hitzordua da uda honetako jaialdien zirkuituan; izan ere, aipatu behar dugu guk ez ezik, beste batzuek ere pentsatzen dutela hori, Bilbao BBK Live jaialdiak ‘Komunikazio-kanpaina onena’, ‘Jaialdi nagusi onena’ eta ‘Zuzeneko emanaldi elektroniko onena’ sariak irabazi baititu Iberian Festival Awards sarietan.

Jaialdiaren antolatzaileek lurraldean errotutako eta benetako jasangarritasunarekin inoiz baino konpromiso handiagoa duen edizioa prestatu dute. Last Tour BCorp enpresa izendatu zuten 2023an eta, harrezkero, inpaktu sozial positiboa duten enpresen komunitate global horretako kide izateak jaialdiaren etengabeko hobekuntza eta barne-eraldaketa lortu nahi izatera bultzatzen gaitu. Horregatik, aurtengo edizioan, gai jakin batzuen gainean kontzientzia sortu beharraren garrantzia azpimarratzen jarraituko dugu: irisgarritasuna, mugikortasuna, trantsizio energetikoa, inklusioa, berdintasuna, klima-aldaketa eta gure natura-ingurunea zaintzeko premia. Jasangarritasuna Bilbao BBK Live jaialdiaren ardatz estrategikoa da.