Maiatzaren 3tik 11ra bitartean ospatuko den FANT - Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ezagutzera eman ditu 30. edizio honetan emango diren lehenengo ohorezko bi sarien irabazleak: Pedro Olea eta Javier Botet.

Aurten, Zinemaldi Fantastikoak lehen aldiz, Gazte Epaimahaia izango du eta, Euskal Herriko Zinema Eskolaren lankidetzarekin Sail Ofizialeko Film Luze Onenaren sarietako bat emango du.

Era berean, FANTek Fantastikoaren Izarra saria Pedro Olea zuzendariari emango dio. Bilbon jaio zen Olea, eta zinema-errepertorio zabala du, izan ere, filmatu dituen pelikulen artea, aipatzekoak dira “No es bueno que el hombre esté solo” (1973), “La casa sin fronteras” (1972) eta “El bosque del lobo” (1970), besteak beste.

Sari horrez gain, FANTek Ohorezko FANT saria Javier Botetiri emango dio. 2007an Jaume Balaguerók eta Paco Plazak (Ohorezko FANT sariak lortu zituzten 2021ean eta 2023an, hurrenez hurren) zuzendutako REC pelikulan “Madeiros haurra”-ren lanagatik ezaguna da aktore hau. Ordutik, “La cumbre escarlata” (2015), “El renacido” (2015), “Expediente Warren: el caso Enfield” (2016), “Alien: Covenant” (2017), “El guardián invisible” (2017), “La momia” (2017), “IT” (2017) eta “Insidious: la última llave” (2018) filmetan parte hartu du, besteak beste.

Film laburrak

FANTek beti egin izan du film laburren aldeko apustua, izan ere, jaialdiaren hasierako edizioetatik, bere ezagurrietako bat dela esan daiteke. Aurten ere, bere 30. urteurren honetarako pisu handia izango dute jaialdiaren programazioan, hobeita hamar bat proposamenekin. 

Sail Ofizialean nazioarteko film labur hauek egongo dira: Ahora vuelvo” (2023, ESP, Lucas Paulino, Gabe Ibañez); “Alicia” (2023, ESP, Tony Morales); “La Ley del más fuerte” (2023, ESP, Raúl Monge); “Los cómplices” (2023, ESP, Alberto Evangelio); “Mi zona” (2023, ESP, Cristian Beteta); “Prends Chair” (2023 Frantza, Armin Assadipour); “Shé (Snake)” (2023, Erresuma Batua – Estatu Batuak, Renee Zhan); “Stop Dead” (2023, Erresuma Batua, Emily Greenwood); eta “White Ant” (2023, Erresuma batua – India, Shalini Adnani).

Aurten ere, Jaialdiak tokiko talentuaren aldeko apustua egingo du, Sail Ofizialean euskal film laburrentzat FANT laburrean – Euskal Filmak lekua emanez. Aukeratutako film laburrak (horietatik 4 euskaraz eginak direnak) honako hauek dira: “Betiko gaua” (2023, Eneko Sagardoy); “Betizu buru” (2023, Kim Maiteny); “Conej Steps out” (2023, Pablo Río); “Deadly Draw” (2023, Nitya López); “Europa” (2023, Ekain Irigoien); “Extrema gravedad” (2023, Lorenzo Ayuso); “Feminancy” (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); “Hado” (2023, Rubi Rock); “Jende arrotza” (2023, Imanol Ortiz López); “Nada de nada” (2023, Gastón Haag); “Ni lobos ni corderos” (2024, José Luis Acosta); “To bird or not to bird” (2023, Martín Romero); eta “Txotxongiloa” (2023, Sonia Estévez).

Panorama Fantastikoa Laburrean atalari dagokionez, hauek izan dira Panorama Fantastikoko Film Labur Onenaren epaimahaiaren 1.500 euroko saria lortzeko hautagai izango diren bederatzi film faburrak: “4 angelitos” (2023, ESP, Julio Martí Zahonero); “7HZ” (2023, Grezia, María Hatzakou); “Apotemnofilia” (2023, ESP, Jano Pita); “El padrastro” (2023, ESP, José Casas); “Fin de tramo” (2023, ESP, Roberto Montalbo); “Honk” (2023, Estatu Batuak, Charles Lauzirika) “IK Ben geen robot” (2023, Herbehereak, Victoria Warmerdam); “The Steak” (2023, Iran, Kiarash Dadgar) eta “Uranites” (2023, ESP, Marina Arenas)

Epaimahaia

Aurten, FANTeko Sail Ofizialeko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ana Hormaetxea, Nafarroako Unibertsitatean Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta gaur egun garatzen ari diren hainbat film luzeren gidoilaria da, hala nola “Tormenta en Abril” edo “El tesoro de Lehman”; Chris Oosterom, Amsterdamgo Imagine Fantastic Film Festivaleko zuzendaria da, eta Herbeheretako hainbat lekutan zinema-programatzaile gisa lan egin izan du; eta Araceli Péres-Rastrilla, pelikula askoren ekoizlea da, horien artean aipatu daitezke “Venus”, “La piedad” edo “Jaula”, horrez gain, Espainiako Zinema Akademiako kidea da ere.

Panorama Fantastikoa sailerako epaimahian hurrengo pertsonak egongo dira: Tamara García Iglesias, bost urtez Aguilar de Campoko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan dena eta “Sobre todo de noche” eta “El cuerpo de la Mujer sin sombra” filmen ekoizpen zinematografikoan lan egin izan duena ere; Marta Salvador, hainbat jaialditako zuzendaritza eta ekoizpen taldeetan lan egin izan duena; eta Óscar Salazar,

Asturiasko Zinema Musika Elkartearen kidea eta Soundtrak! Aldizkarirako Espainiako korrespontsala dena.