Datorren asteazkenean, otsailaren 21ean, Bidebarrieta Kulturguneak Karmele Jaioren azken idazlanaren aurkezpena hartuko du. Elena Sierra kazteriarekin egingo duen agerraldian, idazle gasteiztarrak Maitasun kapitala eleberriaren xehetasunak eskainiko ditu.

Jaiok hiru kontakizun-liburu idatzi ditu, azkena Ez naiz ni (Destino, 2022), poesia-liburu bat, eta beste lau eleberri: Amaren eskuak (2008), zinemara eraman zen eta sari ugari jaso zituen, hainbat hizkuntzetara itzuli dute eta bere ingelesezko bertsioak English Pen Translates Award saria jaso zuen 2018an; Musika airean (2013), Aitaren etxea (Destino, 2020), kritikaren eta publikoaren aldetik arrakasta handia lortu zuen, eta Euskadi Literatura Saria eta urteko euskarazko Libururik onenaren sariak jaso zituen Nafarroako Liburu Denden Elkarteak eta 111 Akademiak egotzita; eta azkenik, Maitsaun kapitala. Bere lanak zinemara eta antzerkira eraman dira eta bere kontakizunak hainbat antologiatarako aukeratu izan dira, hala nola Best European Fiction 2017 (Dalkey Archive Press, 2017) eta The Penguin Book of Spanish Short Stories (Penguin Classics, 2021).

Maitasun kapitala liburuaren laburpena honakoa da: Martin hil egin da. Hiletan, Olgak, urtebete lehenagora arte bere maitalea izan zenak, pentsatzen hasten da nola obsesionatu zen izan zuten harreman horrekin eta zein txarto geratu zen Martinek esan zionean ez zuela gehiago ikusi nahi. Momentu horretan, Olga Martinekiko mendekotasun emozionala duela aitortzen hasten da eta, aldi berean, haren heriotzaren arrazoia zein izan daitekeen bilatzen hasten da. Bien bitartean, Laia, Olgaren ikasleetako bat, doktore-tesia idazten ari da: maitasunaren bidegabekeriaren analisia da eta nola emakumeei amodioa haien bizitzaren erdigune bihurtzen nola irakatzi zaienari buruzkoa izango dena.

Eleberri horren aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian izango da datorren asteazkenean 19:00etatik aurrera.