Asteazken honetan goizean, ekainak 7, aurkeztu egin dute Jose Manuel Rozas artistaren pintura eta eskultura adierazgarrienak biltzen dituen erakusketa aurkeztu egin du Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak. Erakusketa hau ikusgai egongo da Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan irailaren 30era arte.

 Lorea Bilbaok azaldu duenez, "Erakusketak jasotzen dituen 50 obra baino gehiagoren bitartez Jose Manuel Rozasen ibilbide artistikoan zehar bidaia egitera garama. Bere mundu artistikora murgiltzera eta arteak, ideiak, sentimenduak eta emozioak transmititzeko duen gaitasuna erakusten digu Jose Manuel Rozas-ek bere lanen bidez. Rozasek gogorarazten digu artea errebindikaziorako tresna indartsua dela".

Bere heriotzaren berrogeigarren urteurrena gogoratuz Bilboko Ondare Aretoak Jose Manuel Rozas (Bilbo, 1944 - Sukarrieta, 1983) erakusketa aurkezten du. Margolari eta eskultore konprometitua eta autodidakta izan zen; inspirazio surrealista burutsuko ibilbide labur baina bizia izan zuen, eta kutsu hiperrealista, lotura sozial eta politikoak transmititu zituen.

Durangoko Arte eta Historia Museoan erakutsi ondoren, erakusketa Bilbora iritsiko da Alicia Fernández eta Ander Lopez Diez komisarioekin. Ondare Foru Aretoan aurkezteko handitu egin da obren aukeraketa, bere ibilbideko pieza garrantzitsuenak barne hartuz. Hori guztia artearen adituek baloratzen duten baina publiko zabalarentzat oso ezaguna ez den obraren ezagutza errazteko egiten da.

Ondare Aretoan bildutako berrogeita hamabost margolanak eta eskulturak artistaren alargunaren bildumakoak eta hainbat jatorritako bilduma partikularretakoak dira, baita Bizkaiko Foru Aldundiarenak ere.

Topaketak bere lana trantsizio demokratikoan garatu zuen artista baten heriotzaren berrogeigarren urteurrena oroitarazten du. Margolan eta eskulturen bidez une haietako gazteek askatasun-irrikaz zituzten itxaropenak, beldurrak, ametsak eta nahiak erretratatzeko zuten irudimen gaitasuna erakusten da.

Diktaduraren azken urteetan eta ondorengo trantsizio demokratikoan, Santurtzitik lehenik eta Sukarrietatik gero, Rozasek lengoaia plastiko abangoardista sortu eta garatu zuen; lengoaia hori bere ezaugarrietako bat izan zen eta bere garaikideetatik bereizi zuen.

Erakusketatik ibilbidea

Ordena kronologikoari jarraituz, erakusketak aukera ematen dio bisitariari Jose Manuel Rozasen ekoizpen artistikoaren ikuspegi osoa zeharkatzeko, 1967tik 1983ra.

Erakusketa Afari Santua (1967) lanarekin hasten da, urte horretan Bilboko Espainiako Artisautza aretoetan egin zen artistaren lehenengo bakarkako erakusketan aurkeztu baitzen.

Santurtziko estudioan egindako urte horietako lanetan, pertsonaia ñimiñoz betetako unibertso fantastikoa garatzen hasi zen. Margolan goiztiar horietan, artean nabarmena da espiritualtasun erlijiosoaren eragina, artista gisa eman zituen lehen urteak markatu zituena.

1974. urtearen inguruan ekoitzitako lanetan, berriz, bere garaiko errealitate kultural, sozial eta politikotik abiatuta, Rozas erreferentzia onirikoz eta surrealistez betetako mundu bat eraikitzen hasi zen.

1975. urtea oso garrantzitsua izan zen, data sinbolikoa bertako eta estatuko historian, eta urte horrexetan joan zen bizitzera Sukarrietara. Bizilekuz aldatzeak eta alaba bakarraren jaiotzak eragin handia izan zuten artistaren ekoizpenean. Obra gehiago ekoitzi zituen, obren tamaina handitu zuen, eta estudio berriaren neurriek aukera eman zioten eskulturaren praktika berreskuratzeko, besteak beste.

Erakusketaren ibilbideari jarraituz, bisitariak barnealdeetan girotutako mihiseen multzo bat aurkituko du. Eszena-esparru ezohikoa Rozasen ekoizpenean, Bandera zuria (1976) eta Monumentua (1976) lanek ordezkatua. Lan horien ondoren jorratu zituen irudiek espiritu zuhur, ironiko eta kritiko sutsua zuten, egile gaztearen kezka pertsonalei zegokiena.

Jarraian, 1980. eta 1983. urteen artean egindako lanak aurkezten dira, Jose Manuel Rozasen azken hiru lan-urteak. Atal hau amaitu gabeko ataltzat hartu behar da, koadro hauekin merkatura eta nazioarteko zirkuitu artistikora jauzi egiteko asmoa baitzuen. Lan batzuk, konposizioaren eta estiloaren ikuspegitik, hirurogeita hamarreko hamarkadan sortutakoak baino anbizio handiagokoak dira, Rozasek hil aurreko urteetan lortutako heldutasun artistikoaren erakusgarri.

Erakusketaren azken eremuan, formatu ertain eta handiko eskultura-lanak daude. Egur nobleetan eginda daude, batez ere Oregoneko pinua eta irokoa erabiliz, eta agerian uzten dute Rozasek 1977az geroztik konplexutasun handiko zurgintza-lanetan lortua zuen maisutasun teknikoa. Pieza horiek arrakasta handia izan zuten ikusleen eta bildumagileen artean, eta gehienbat 1983. urtearen inguruan egindakoak nabarmentzen dira, tamaina handiagoa eta tratamendu tekniko hiperrealista baitute, esaterako, Tituluarekin (1982) izenekoak.