Aste honetatik hasita eta urriaren 15era bitartean, Ondare Aretoak formatu handiko 70 akuarelaz osatutako erakusketa jasoko du Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoak.

Asier Madarieta Bizkaiko Foru Aldundiko museoak eta enklabeak kudeatzen dituen Bizkaikoa erakundeko zuzendariak gaur goizean aurkeztu du foru aretoan ikusgai izango den aldi baterako erakusketa berria, Isabel Sanjuan presidentearekin eta Ignacio González Akuarelisten Euskal Elkarteko presidenteordearekin batera.

Erakusketa Bilbon egingo den Nazioarteko Akuarela Sinposioaren XXV. Edizioa dela baliatuta; Sinposio hori 2022ko irailaren 26tik urriaren 1era bitartean izango da Bilbon.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Aretoak formatu handiko 70 akuarela batzen ditu, bata bestetik oso desberdinak, akuarela lantzeko moduari zein gaiari dagokienez. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hirurogehita hamar akuarelisten lanak ikusgai daude, horiek guztiak Akuarelisten Euskal Elkarteko artisten komunitateko kide dira.

Ikusgai dauden lanek komunean akuarelaren teknika dute baina azken emaitza desberdina da horietako bakoitzean, akuarelaren teknikaren tratamendua guztiz pertsonala baita eta egile bakoitzaren estiloari erantzuten baitio.

Aniztasun hori obren gaian eta konposizioan ere islatzen da. Ondare Aretoan paisaia, irudi eta obra abstraktuak ikusi ahal izango dira. Erakusketa hau aukera paregabea da akuarelak Euskal Herrian bizi duen une bikaina ezagutzeko.

Akuarelisten Euskal Elkartea

Akuarelisten Euskal Elkartearen historia jatorriz lotuta dago Bilbon 1945ean Akuarelaren I. Areto Nazionala antolatu zuen akuarelista talde batekin, eta, hark izan zuen arrakastak bultzatuta, elkartea sortu zuten. Harrezkero, pinturaren alorrean akuarelari merezi duen lekua emateko gogo biziz aritu da lanean erakunde hori. Akuarelaren zale amorratuen artean, Juan Aróstegui Barbier nabarmendu zen, lehenengo presidentea izan zena, proiektu hura gauzatu eta gaur egun den elkarte dinamikoa izan zedin indar betean jardun zuena.

Urte hauetan zehar, elkarteak akuarelaren alde eta harentzako etengabe lan egin du bitarteko artistiko baliozkoa, askea eta sortzailea izan dadin ahaleginduz. Halaber, bere tailerretan lan didaktiko garrantzitsua egin du akuarelisten belaunaldiak trebatuz, akuarelari maisuekin sariketak eta master class-ak antolatuz, Espainiako eta nazioarteko topaketetara joanez eta akuarelak Euskal Herrian duen maila altua erakutsi duten, tokiko, estatuko eta nazioarteko 250 erakusketa baino gehiago antolatuz.