Datorren uztailaren 21ean, Bidebarrietako Kulturguneak 'Fantasie' izeneko saxo eta pianoko kontzertua . Ostegun horretan, arratsaldeko 19:00etan kulturguneako Areto Nagusia eskainiko da ekitaldia. Musika emanaldian Iñaki Bermúdez saxofoi jotzaileak eta Yume Takasaki pianistak parte hartuko dute.
Programa estilo eta aldi desberdinetako obrak barne hartzean datza, transkripzioren bat nahastuz. Saxofoiaren errepertorio klasikoaren barruan, Telemanne-tik musikagile berrienetara bidai bat izango da. Kontzertuak gaiak kronologikoki nahastuko ditu, estilo ezberdinak kontrastatzeko eta mundu klasikoan hain ezaguna ez den instrumentu honen alderdi ezberdinak erakusteko.
SAXO ETA PIANOKO SINFONIA
Iñaki Bermúdez (Sopela) saxofoi jotzaile gazte klasiko profesional bat da, bakarlari gisa eta ganbera musikarekin uztartzen duena bere nazioarteko jarduera. 2019tik Daddario Woodwinds artisten familiako kide da. Musikagilearen eta interpretearen arteko harremanera bideratzen du bere lan musikala, sortzailearen ezagutzatik musikaren kontzeptu bat erakusteko modua bilatuz, eta horrek obraren esentziarekiko leialak diren sentimenduak islatzera eramaten du.
Yume Takasaki (Yokohama, 1997) lau urterekin hasi zen pianoa ikasten. Tokioko Musika Eskolako Bekaren laguntzarekin, 2015ean Yusuke Kikuchi eta Tomoaki Yoshidaren klasera batu zen, non 2019an Musika Lizentziatura lortu zuen. 2018tik Parisko Musika eta Dantza Kontserbatorio Nazionalean ikasten du. Ganbera-musikaren zale amorratua, hainbat formaziotan jotzen du, eta 2020an ganbera-musikan lizentziatu zen.