Gaurtik hasita eta irailaren 18ra arte, ikusgai egongo da Azkuna Zentroan Isidoro Valcarcel Medina artista eta arkitektoaren 'Arquitecturas prematuras' izeneko erakusketa. Kristine Guzmánek komisariatuko du erakusketa hau, eta Lantegian (BAT Espazioa) egongo da.

Isidoro Valcárcel Medina Arte Plastikoen Sari Nazionala da (2007) eta arte kontzeptualaren funtsezko figura. Arte-sistemaren nozioen eta konbentzioen eta artearen eta pertsonen arteko harremanen ikerketa kritikoan oinarritutako lana garatu du. Ia 50 urtez, bere lanak eboluzionatu egin du desmaterializazio bateraino, eta desmaterializazio horrek, artearen objektualizazioa ez ezik, bere esperientzia ere errazten du, eta horrek artistak bizitza eta artea elkarrekin erlazionatzeko duen interesa nabarmentzen du.

“Las arquitecturas prematuras” erakusketak Valcárcel Medinak 1984 eta 1992 artean egindako urbanizazio- eta eraikuntza-proposamenen bilduma osatzen dute. Proposamen horien helburua, bere hitzetan, «Hiri-espazioko errealitate berehalakoaren eta ustez hura eratzen duten egituren artean dagoen erabateko kontraesana agerrarazteko» asmoz.

Lehen begiratuan, piezek arkitektura-planoak dirudite, dagozkien soluzio teknikoekin, garai hartan egiten ziren hainbat eraikinen antzekoak diren eskuz egindako marrazkiekin. Tituluak arretaz irakurtzen hasiz gero, ordea —Torre para suicidas, Edificio para parados, Colonia de chabolas… (Suizidentzako dorrea, Langabeentzako eraikina edo Etxola saila)— antzematen da ez direla ohiko proiektuak, proposamen kontzeptualak edo eginezinak direla, ez eraiki ezin direlako, baizik eta bideragarriak izateko beste garai eta pentsamolde bat beharko lituzketelako, Hau da, «goiztiarrak dira».

Erakusketa proiektu horietako hogeita hamar inguruk osatzen dute, eta artista eta arkitektoak arkitekturak beste bizimodu batzuk edo espazioen beste erabilera batzuk proposatzeko duen gaitasuna erakusten du, arlo politikoan eta gizartean eragina duten eztabaidak ahalbidetuz.

90eko hamarkadan seriea bukatutzat eman ondoren, erakusketa aukera paregabea da proiektu horiek guztiak ikusteko, batzuk gaur egun hain indarrean daudenak, eta artista honen beste alderdi bat ulertzeko: arraroa, diziplinarik gabea eta murriztezina, dibertigarria, benetakoa eta sakonki urratzailea.

Proiektua osatzeko, “Arquitecturas prematuras” argitalpena argitaratu da, Isidoro Valcárcel Medinak hirigintzari eta arkitekturari buruz asmatutako proiektu guztiak eta Ernst Neuferten artistak “El Arte de proyectar en Arquitectura” izeneko lanaren erreplikak biltzen dituena. Argitalpena dendAZ dendan, Azkuna Zentroaren dendan eta webgunean dago salgai.