David Hebrerok zuzendutako eta Macarena Gómezek protagonizatutako 'Y todos arderán' filma izango da larunbat honetan, maiatzak 7, FANT Zinemaldi Fantastikoa jaialdiaren barruan proiektatuko den filma. Hain zuzen ere, Macarena Gómezek Ohorezko FANT saria jaso zuen ostiralean ospatutako jaialdiaren inaugurazio-galan.
Larunbatean goizean, Justo Ezenarro, jaialdiaren zuzendaria; Macarena Gómez, filmaren aktore protagonista eta 2022ko Ohorezko FANT Saria; David Hebrero, film luzearen zuzendaria; eta Deja Gordon, pelikularen ekoizlea, izan dira prentsaurrekoan filma aurkezteko.
Filmak Leongo herri txiki batean kokatzen du ikuslea. Bertan, Maria José bere semearen heriotza gainditu ezinda hil ahal izateko prestatzen ari da. Dena aldatzen da Lucíaren bisita jasotzen duenean, apokalipsiari buruzko tokiko kondaira batekin zerikusia izan dezakeen neskatoa.
David Hebrero, Madril eta Los Angeles arteko zinemagilea, 16 urterekin egin zuen bere lehen film laburra. Mundu osoan izendapenak jaso dituzten hainbat film labur idatzi eta zuzendu ditu. "Dulcinea" (2019) izan zen bere lehen film luzea.
"Y Todos Arderán" gaur ikusi ahal izango da Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan, 22:20an.
Hau da FANTen Sail Ofizialean parte hartzen duten filmetako bat, honako beste estrenaldi hauekin batera: "Midnight" (2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon), "We Are Living Things" (2021, AEB, Italia eta Txinako Koprodukzioa, Antonio Tibaldi:).
Atal honetan beste film hauek leihatuko dira: "The Advent Calendar" (2021, Fra/Bel, Patrick Ridremont); "El Apego" (2021, Arg, Valentín Javier Diment); "Bloody Oranges" (2021, Fra, Jean-Christophe Meurisse); "The Boy Behind The Door" (2021, AEB, David Charbonier, Justin Powell); "The Cellar" (2022, Irl, Brendan Muldowney); "Freaks Out" (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); "How To Deter A Robber" (2020, AEB, Maria Bissell); "Let The Wrong One In" (2021, Irl, Conor McMahon); "Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos" (2020, Jap, Junta Yamaguchi); "Pig" (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); "Seance" (2021, AEB, Simon Barrett); "The Secret Of Sinchanee" (2021, AEB, Steven Grayhm); "Son" (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); "The Spine Of Night" (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); eta "Wyrmwood: Apocalypse" (2021, Aus, Kiah Roache-Turner).
18ek Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute.
Lo último |