Lucía Lacarrak eta Matthew Goldingek bere lan berria estreinatzeko Estatuan Arriaga Antzokia aukeratu dute. Hitzordu bakarra eskainiko da eta hori izango da datorren igandean, azaroaren 7a, 19:00etatik aurrera. Mundu mailako estreinaldia izan zen pasa den urriaren 16an Dortmunden eta orain Dantza puru hori helduko da Bilbora kontakizun eder bat kontatzeko.

In the still of the night Lucía Lacarra eta Matthew Goldingekin batera egingo dugun gaueko bidaia da. Oraina eta iragana nahasten dituen istorioan, bi pertsonaren gordeleku emozionalak askotariko ikuspegietatik argiztatuko dira. Hala, iraganeko gau batean gertatutakoa ikusten dugun bitartean, egungo errealitatea zerk eragin zuen jakingo dugu.

Matthew Goldingek diseinatutako koreografiak dantza hutsa dira, gorputz adierazpen benetan ederra eta ikuskizunak, une batzuetan, zinemako klasikoak ekartzen ditu gogora, Grease edo Ghost besteak beste. Gainera, garrantzi handia hartzen du 60ko hamarkadako abesti arrakastatsuez osatutako errepertorio musikalak. Hori horrela, Five Satins, Philip Glass, Ben E. King & The Drifters, Edith Piaf, Max Richter, Righteous Brothers edo The Ronettes-en abestiak entzun daitezke In the still of the night-en. Artistek aukeratutako jantziak ere 60ko hamarkadako estetikan inspiratuta daude.

Lucía Lacarra. Zumaian jaioa da, Gipuzkoan. 14 urterekin iritsi zen Víctor Ullateren Eskolara eta 15 urterekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, Víctor Ullateren Balletean. Dantzari nagusia konpainia handietan: Marseillako Ballet Nazionalean, San Frantziskoko Balletean, Munich-eko Operan eta Dortmundeko Balletean. Sari ugari irabazi ditu: Nijinsky Saria, Benois de la Danse, Dance Open, Dantza Sari Nazionala… Hamarkadako emakumezko Dantzari izendatu zuten Moskuko Kremlinean, eta Bavariako Estatu Ganberako emakumezko Dantzari.

Matthew Golding. Kanadan jaioa. Royal Balletaren eskolan graduatu zen. Youth American Grand Prix eta Prix de Lausanne sariak irabazi ditu. Dantzari nagusia konpainia handietan: Het National Ballet eta Londresko Royal Ballet. Izar gonbidatua Mariinskyn, Munich-eko Operan, English National Balletean, Tokyo Balletean eta Osloko Operan. Rol nagusiak sortu zituen eta DVDak grabatu zituen C. Wheeldon