BILBO. Literatura eta musika izango dira aste honetan protagonista nagusiak Bidebarrieta Kulturgunean. Ostegunean, hilak 9, Lucía Beskaran eta Aixa de la Cruz izango dira literatur-topaketan, eta ostiralean, hilak 10, film klasikoen eta jazzaren musika biltzen duen kontzertua, 'Voces de cine' izenekoa, Ainhoa Zubillaga, Mikel Andueza eta Iñaki Salvadorrekin, ospatuko da.

'POR FIN DESCONFINADAS: LA AUTOFICCIÓN COMO HERRAMIENTA POLÍTICA'

Uztailaren 9an, osteguna, 19:00etan, Lucía Baskaran eta Aixa de la Cruz egileak elkartuko dira. Sarrerak doan izango dira, leku-kopurua osatu arte. Hitzaldi horretan, konfinamenduaren bukaera ospatuko dute biek, eta autofikzioaz tresna politiko gisa hitz egingo dute, bizipenen kontaketatik kritika sozialera, pribatuaren narrazioa talde-kontakizun nola bihurtzen den eztabaidatzeko.

Lucía Baskaran (Zarautz, 1988) 'Cuerpo malditos' eta 'Partida' nobelen egilea da. 'Ya no recuerdo qué quería ser de mayor' kontakizunen liburuan ere parte hartu du eta bere artikuluak El País, Glamour edo El Salto bezalako hedabideetan argitaratu dira. Gaur egun Donostian bizi da eta bere hirugarren eleberria idazten ari da.

Aixa de la Cruz Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktore eta idazle da. 'De música ligera (451 Editores, 2009) eta 'La línea del frente' (Salto de Página, 2017) eleberriak, 'Modelos animales' (Salto de Página, 2015) ipuin-liburua eta 'Diccionario en guerra' saiakera (La Caja Books, 2018) argitaratu ditu. 'Cambiar de idea' (Caballo de Troya, 2019) da bere libururik berriena. Feminismoari eta generoari buruz idazten du hilero Bilbao Egunkarian eta, bi hilean behin, La Marea-n.

'VOCES DE CINE' KONTZERTUA

Uztailaren 10ean, ostirala, 19:00etan, Bidebarrieta Kulturguneak oso proposamen berezia ekartzen du, 'Voces de cine', klasikoa eta jazza Iñaki Salvador pianistarekin, Ainhoa Zubillaga mezzo-sopranoarekin eta Mikel Andueza saxoarekin uztartzen dituena. Programak XX. mendeko kanta ederrenetako batzuk biltzen ditu. Besteak beste, "El mago de Oz", "Con faldas y a lo loco", "Desayuno con diamantes" eta "Chicago" filmetako musika-bitxiak. Gainera, kontzertuak Ennio Morricone gogoratzeko aukera emango du, 'La Mision' edo 'Cinema Paradiso' filmen abestien interpretazioarekin, besteak beste. Hitzordu honetarako sarrerak dagoeneko salgai daude www.bilbaokultura.eus webgunean, 5 euroren truke.

Ainhoa Zubillaga: Gipuzkoako mezzosopranoa, 1964an Donostian jaioa. Bere jaioterriko San Ignazio Abesbatzan kantatzen hasi zen eta 1987an Donostiako Orfeoian sartu zen. Kantu-ikasketak Edurne Aguerriren zuzendaritzapean osatu zituen eta hobekuntza-ikasketak egin zituen Herbehereetan Rita Adams eta Diane Forlanorekin. Bakarlari gisa aritu da Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Britainia Handian eta Polonian kontzertuak eta errezitaldiak eskainiz, eta hainbat orkestrarekin aritu da lankidetzan: Errusiako Orkestra Nazionala, Letoniako Orkestra Nazionala, Radio Televisión Española (RTVEko Orkestra), Philharmonia Pomorska edo Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, besteak beste.

Mikel Andueza saxoarekin, jazzarekin eta, oro har, musikarekin zerikusia duen guztiaren aztertzailea da. Jotzen du eta jotzen nahi duenari laguntzen du. Zuzentzen dituen taldeekin jotzen du kontzertuetan, eta prest dago beti Musikeneko ikasleei proposatutako helburuak lortzen laguntzeko.

Iñaki Salvador pianista eta konpositorea da. Piano, harmonia eta konposizioko ikasketa klasikoak ditu. Funtsean, autodidakta da musika modernoari eta jazzari dagokienez, eta Estatuko jazzeko musikari nagusiekin eta nazioarteko artistekin lan egiten du, hala nola Allan Skidmore, Jean Toussaint, Jesse Davis eta Alvin Queen.

Donostiako, Gasteizko eta Getxoko Jazzaldian, Baionako, Quitoko (Ekuador) eta New Yorkeko jaialdietan eman ditu kontzertuak. 15 disko ditu talde buru gisa, eta 100 baino gehiagotan agertzen da kolaboratzaile gisa. Zinemarako, antzerkirako, telebistarako eta dantzarako konposatzen du. Gainera, Musikeneko Jazz Saila abian jarri eta irakasle ibili zen Bartzelonako Musika Moderno eta Jazzaren Ikasgelan nahiz Musika Tailerrean. Salvadorrek garrantzi handiko musika ekitaldiak ere zuzendu ditu; Zarauzko Nazioarteko Jazz Mintegia, adibidez.

Bidebarrieta Kulturgunearen proposamen kultural horiek #BilbaoUda2020 ekimenaren parte dira. Udalak 150 aisia- eta kultura-jarduera baino gehiago jarri ditu abian uda honetarako.

Osasun-protokoloak zorrotz bete behar dira ekitaldi guztietan, ahalik eta osasun-segurtasun handiena bermatzeko. Halaber, maskara nahitaezkoa da Bidebarrieta Kulturgunean egiten diren ekitaldi guztietan.