BILBO. Gaur, ekainak 18, osteguna, arratsaldeko 19:00etan, Bidebarrieta Kulturguneak Domingo Villar idazlearen eta Dani Álvarez kazetariaren arteko online literatur topaketa hartuko du.

Elkarrekin hitz egingo dute Villar-en literatur sortzaile gisako ibilbideari buruz, bere jaioterriko Galiziak bere lanean duen eraginari buruz, Leo Caldas eleberrien protagonistari buruz, eta nobela beltzaren orainari eta etorkizunari buruz, baita beste hainbat gairi buruz ere. Siruela argitaletxearen lankidetza du topaketak.

Zoom plataformaren bidez egingo den hitzaldi hau jarraitzeko, Bidebarrieta Kulturguneak gonbita bidaliko die posta elektroniko bidez Bilboko Udalak bultzatutako kultur jardueren berri emateko harpidetutako pertsonei. Harpidetuta ez egonez gero, esteka honetan egin daiteke.

Gainera, streaming bidez ikusi ahal izango da kulturguneatb.eus webgunean YouTube bidez. Amaitutakoan, Bidebarrieta Kulturgunearen Facebook-en profilean partekatuko da.

'El último barco' (Arg. Siruela) liburuan, Villar-ek Leo Caldas inspektore lakoniko, bakarti eta nekaezinaren kasu berri bat dakarkigu.Azaroko astearte lasai eta eguzkitsu batean, Víctor Andrade zirujau ospetsua aurkezten da Vigoko komisarian bere alaba Mónicaren desagerpena salatzeko bertako, Arte eta Lanbide Eskolan zeramika irakaslea zena. Soto komisarioak, Andrade doktorearen lagunak, berehala jartzen ditu Caldas eta bere taldea kasua ikertzera. Hasiera batean borondatezko martxa dirudien gaia, okertzen hasten da polizia Mónicaren bizitzako gorabehera eta gertakari arraroekin topo egiten hasten denean.

Domingo Villar-ek 'Ojos de agua' liburuarekin inauguratu zuen Leo Caldas inspektorea protagonista duen sail arrakastatsua. Bigarren titulua, 'La playa de los ahogados', nobela beltzaren nazioarteko panoraman ospetsu egin zen eta kritika eta salmenta bikainak lortu zituen. 2019an, 'El último barco' argitaratu zen, Caldas inspektorearen itzulera. 15 hizkuntzatara baino gehiagotara itzuli dira bere liburuak, eta autoreak sari ugari jaso ditu; besteak beste, Novelpol Saraia bi aldiz, Antón Losada Diéguez, Sintagma, Brigada 21 eta Frei Martín Sarmiento sariak, edo Galiziako Liburu-saltzaileen Federazioaren Urteko Liburua. Erresuma Batuko Crime Thriller Awards eta Dagger International sarietan, Frantziako Le Point du Polar Européen sarian eta Nobela Beltzeko Suediako Akademiaren Martin Beck sarian ere finalista izan da.

Dani Álvarez-ek 'Boulevard' zuzentzen eta aurkezten du Radio Euskadin. Gainera, 'El gusto del crimen' eta 'El legado de los huesos' programak aurkeztu ditu, biak ETBren krimen errealak eta literarioak ardatz zituztenak.