- 28.000 pertsona baino gehiago bildu ziren aurtengo Musika Música jaialdiko emanaldietan. Martxoaren 5etik 8ra bitartean, 88 ekitaldi izan ziren Euskalduna jauregian, Helburua, Paris lelopean. Halaber, 4.000 musika minutu eskaini ziren, eta mundu osoko 800 artista ibili ziren jaialdian parte har-tzen, bai eta Euskadiko kontserbatorioetako 500 ikasle ere.

“MusikaMúsica jaialdia erreferentzia da Estatuan, eta aukera bat, bai era guztietako publikoentzat, bai profesionalentzat, musika klasikoko esperientzia bakan batez gozatzeko eta ikasteko. Esperien-tzia horrek erakusten du zer garrantzi daukaten jaialdiak berak eta orobat kulturak Bilboko bultzagile ekonomiko eta sozial moduan”, azaldu zuten antolatzaileek. Azken egunetan Euskalduna jauregira bertaratu zirenek, XIX. eta XX. mendeetako Frantziako hiribururaino bidaiatzeko parada izan zuten, bertako musikagileak izan zirelako azken edizioko protagonistak. Hartara, Berlioz, Saint-Saens, Faure, Debussy eta Pulanc, Farrenc, Arriaga, Chopin, Offenbach edo Stravinskyren obrak interpretatu zituzten jaialdian parte hartu zuten artistek.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura zinegotzia Musika Musica-ko hainbat ekitalditan egon ziren, hala nola, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuan. Emanaldi horretan Bilboko Koralak eta Vannesa Goikoetxeak hartu zuten parte, eta Erik Nielsenen zuzendaritzapean, Poulencen Gloria soprano, koro eta orkestrarako zein Stavinskyren Udaberriaren sagarapena interpretatu zituzten. Halaber, igandean Joaquin Achucarroren kontzertuan egon ziren. Kasu honetan, piano-jotzaile bilbotarrak Euskalduna jauregia guztiz bete zuen, Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen lanak joz. Aipatutakoekin batera, Labeque ahizpen kontzertua ere nabarmen-tzekoa izan zen Bilboko Udalaren arabera. Halaber, sarrerak amaitu egin ziren hurrengo artista eta taldeek eskainitako kontzertuetan: Vienako Kamera Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Rodin hirukotea, Luis Fernando Perez, Ivan Martin eta Ensemble Galdoz, Iagoba Fanlo, Ainhoa Zubillaga eta Olatz Saitua.

Jaialdiak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen horretan, emakume konposatzaileen lanari espazio berezi bat eskaini zitzaion martxoaren 8an. Gauzak horrela, Nadia eta Lili Boulanger, Emilianza Zubeldia, Maria Malibran, Pauline Viardot, Cecile Chaminade, Germaine Taileferre eta Louise Farrenc emakume konposatzaileek euren bizitza eta artista-karreretan izandako gorabeherak azaleratzeko aukera izan zuten, zortzi paneleko erakusketa baten bidez.

Helburua: Paris. Euskalduna jauregira bertaratu direnek, XIX. eta XX. mendeetako Frantziako hiribururaino ‘bidaiatzeko’ parada izan dute, bertako musikagileak izan direlako azken edizioko protagonistak. Hartara, Berlioz, Saint-Saens, Faure, Arriaga, Chopin edota Farrencen obrak intepretatu dira.