BILBO. Telmo Esnal zuzendaria eta Gari Otamendi dantzaria "Dantza" film euskalduna aurkezten ari dira Argentinan. Hurrengo egunetan, bihar hasita eta azaroaren 8ra arte, herrialdeko zazpi hiri bisitatuko dituzte, oro har Buenos Aires, Rosario, Villa María, Mendoza, Necoechea, Tres Arroyos eta Bahía Blanca.

Bira hau, Etxepare Euskal Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren eta Euskadiren Argentinako Ordezkaritzaren (Mercosur) arteko lankidetzaren fruitua da.

Emanaldiak, urriaren 31an hasiko dira Buenos Airesen eta ondoren, Rosario, Villa María, Mendoza, Necoechea, Tres Arroyos eta Bahía Blanca hirian egongo dira.

Bira hau Etxepare Euskal Institutuaren kolaborazioari eta Argentinako Euskal Etxeetako koordinazio lanari esker izan da posible. Biran zehar, Telmo Esnal zuzendariaren eta Gari Otamendi dantzari protagonistaren aurkezpenak eta solasaldiak ikusi ahal izango dira.

Emanaldi hauetaz gain, Telmok eta Garik “Euskal Dantza tailer” batzuk emango dituzte, urriaren 30ean Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxean, eta azaroaren 8an Bahía Blancako Euskal Astean.

(Alemania).