BILBO. Ikuskizunaren bi orduak hartzen dituen ekintza Madrilgo auzo bateko plazan gertatzen da. Bertan garaje bat, taberna bat eta “La del manojo de rosas” lore denda daude. Sarrerak eskuratu daitezke jadanik www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan. Prezioa: 11,50 euro (kudeaketa gastuak barne).

Sinopsia

Bertan, Joaquín ofizial mekanikoa eta haren ikaslea den Capó, Don Daniel lore dendaren jabea eta tabernako zerbitzaria daude. Zerbitzariari Espasa esaten diote, entziklopedietako hitzak “larregi” erabiltzea atsegin duelako. Ascensión, lore dendako langilea, Don Danielen alaba, heziketa fineko neska gaztea da, baina harro dago bere langile jatorriarekin. Hori dela eta, bere mailako gizon batekin baino ez du maitasun konturik gura. Don Danielek Ricardo hegazkinlari gaztearen proposamena onartzeko gomendatu dion arren, Ascensiónek Joaquín mekanikoa maite du. Maitasun gatazka horren ondoan, beste nahaspila bat sortuko da Claritaren, manikura dotorearen, Capóren eta Espasaren artean. Clarita lehenengoaren neska-laguna den arren, ez dio muzin egiten bigarrenari, Capóren maitasuna zelakoa den ikusteko.

Joaquínen gurasoak Doña Mariana eta Don Pedro txatarra trafikatzaile aberatsa dira.Pertsonaiak aipatu ondoren, zartzuelak berez duen umorearen ukituak dituen klase borroka istorioaren aurrean gaude.