Bilbo - Euskadiko Liburutegi digitalak, eLiburutegiak, urteko lehenengo sei hilabeteetan 30.000 liburu baino gehiago mailegatu ditu jadanik; iaz epe honetan izan zituen 3.955 erabiltzaile baino gehiago hain zuzen.

Gehien irakurri diren liburuak Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa, Jon Arretxeren 19 Cámaras, John Anduenzaren Larunbatean Bukowskin eta Maria Dueñasen Las hijas del Capitán izan dira; eta gehien mailegatutako 20 liburuetatik 10, euskarazkoak izan dira.

Gainera, 3.162 erabiltzaile berri irabazi ditu eLiburutegiak, guztira, 32.899 erabiltzaile izatera helduz, atzo Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak txosten batean adierazi zuenez.

Datu horiekin, eLiburutegia atariak hazten eta erabiltzaile berriak erakartzen jarraitzen du. Izan ere, 2019ko bigarren zatian mailegu-erritmo honekin jarraituz gero, atariaren marka onena gaindituko da (57.180 mailegu izan zituen iaz, beste inoiz baino gehiago), Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arabera.

Beste alde batetik, filmei dagokienez, gehien mailegatutako pelikulak Asier Altunaren Amama, eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak izan dira, eta horien atzetik, Max Lang eta Jakob Schuhen El Grúfalo, Alberto Rodriguez eta Nacho la Casa-ren Ozzy, eta azkenik; Ira Sachs-en Verano en Brooklyn. - DEIA