BILBO. Gazte-Txartelarekin Bilbao BBK Liveko sarrerak eta abonuak erostean deskontuak egongo dira. Agurtzane Llanok, Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak, honako hau azaldu du: “gazte-txartelaren titular guztiek % 20ko deskontua izan dezakete, abonu osoaren + kanpinaren erosketan, eta % 15ekoa, abonu osoa eta egun bateko sarrerak erostean". Bilbao BBK Live-a, aurten, uztailaren 11n, 12an eta 13an izango da, Kobetamendiko zelaietan.

Deskontua indarrean dago eta Internet bidez eskura daiteke. Jaialdiaren webak berak, erosketaren atalean, gazte-txartelaren titularrentzako esteka erreserbatua du. Puntu horretan, kode promozionala sartu behar da, eta erabiltzaile bakoitzak bere txarteleko EYC zenbakia erabili beharko du (txartelaren Europako kodea). Zenbakia sartu ondoren, sarreren zerrenda ikusiko duzue, deskontuarekin, aukeren artean hauta dezazun.

Gazte-Txartelaren http://www.gazteaukera.euskadi.eus webguneak ere esteka baten bidez online erosteko esteka horretara sartzeko aukera eskaintzen du.

Gazte-txartela European Youth Card programari atxikitako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua Europa mailan homologatuta dagoen euskal gazte-txartel bakarra da. Txartela European Youth Card Association (EYCA) elkarteari dagokio; beraz, gazte titularrak, Gazte-txartelak Euskadin dituen akordioen bidez eskaintzen dizkien onuradun izateaz gainera, beste autonomia-erkidego batzuetako gazte-txartelek eskainitako abantailen onuradun ere izan daitezke, bai eta EYCAri atxikitako Europako 38 herrialdeek eskainitakoen onuradun ere.

Guztira, Euskadin gaitutako 2.000 sustapenei EYCA sareko gainerako herrialdeek eskaintzen dituztenak gehituz gero, 80.000 sustapen baino gehiagotara jo dezakete gazte-txartel honen erabiltzaileek.

Agurtzane Llanok zehaztu du Gazte-txartelaren helburua dela “gazteentzako abantailak sustatzea, beren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten eta gizartean eta hainbat arlo garrantzitsutan, besteak beste kulturan, kirolean, mugikortasunean, beren parte-hartzea sustatzen duten baldintza abantailatsuetan zerbitzuak jasotzean”.

Gazte-Txartela eskuratzeko, 14 eta 29 urte bitartean eduki behar dira eta Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da erroldatuta; ez dago zertan ikasle izan. Txartelak bere webgunea du: http://www.gazteaukera.euskadi.eus; bertan, erabiltzaileek une bakoitzean Euskadin eta beste autonomia-erkidego batzuetan eta Europako beste herrialde batzuetan Gazte-txartelak eskaintzen dien guztiaren informazio eguneratua aurkituko dute. Nabigazioa erraza da eta bilatzaileak daude, sustapen guztietara jo ahal izateko.

JAIALDIA

2006tik, milaka eta milaka pertsona batzen dira Kobetamendin, asteburu batean zehar; zati batean, urtero eskaintzen duen kartelaren kalitateagatik. Aurten, honako artista hauek egongo dira, besteak beste: Liam Gallagher, Weezer, Rosalia eta Suede.