Kukai dantza taldeko zuzendaria

Jon Maya: “Erritu’ benetakotasunetik eta gordintasunetik abiatzen da, horregatik heltzen da publikoarengana”

Koreografia onenaren Max saria jaso du Kukai dantza taldeak ‘Erritu’ ikuskizunagatik, Jon Mayak adierazten duenez, “talde osoaren lanarentzat da saria”

09.02.2020 | 04:12
Koreografia onenaren Max saria jaso du Kukai dantza taldeak ‘Erritu’ ikuskizunagatik

Koreografia onenaren Max saria jaso du

Bilbo - Beste Max bat Kukai dantza taldearentzat? nola jaso duzue sari hau?

-Estresante samarra izan zen Valladolidera iristea -bertan banatzen ziren sariak-, izan ere, taldea aurreko egunean emanaldia zeukan Ceutan. Pixka bat harrapatuta ibili gara baina oso pozik hartu dugu saria. Erritu prozesu intenso eta interesgarria izan da, proiektuko kide garen guztioi arrasto handia utzi diguna. Kasu honetan, gure lan taldea lanean aritu den Sharon Fridmanek saria jasotzea, dudarik gabe berarentzat pertsonalki sari pertsonal garrantzitsua da, baina baita Kukai eta Erriturentzat ere, berak diseinatutako koreografia horren atzean lan talde osoa dagoelako.

'Erriturentzat' bultzada izango da?

-Hori ezin da jakin. Errituk bere bidea darama, oso bide ona izaten ari da, Euskal Herriako zein Espainiako emanaldietan. Guri egunerokoak ematen digu bultzada eta baita jendearen harrerak ere; publiko asko etortzen ari dela ikusteak eta antzokitan programatzen zaigula ikusteak. Jendeak seguraski Erritu ikustean Max sariaz ere gogoratuko da, baina guk garrantzia ematen diogu eguneroko martxari eta antzokietan eta emanaldietan dugun harrerari.

Nola izan da Sharon Fridmanekin lan egitea?

-Berezia. Kukairen baitan ez da berria kanpoko koreografo batekin lan egitea. Kasu honetan Erritu barneratzeko pertsona egokiena izan dela uste dut, izan ere gure lana zein den oso ondo ulertu eta barneratu du. Sentsibilitate berezi bat du jatorri tradizionaleko dantzen inguruan, hortan hasi baitzen. Espiritualtasuna oso faktore garrantzitsua da bere bizitzan eta lanean, eta Errituk badauka espiritualtasunetik asko. Prozesuan ikuspuntu ezberdinak izan ditugu, puntu komunera heldu gara eta modu oso oso sakonean egindako lana izan da, eta hori emaitzan nabaritzen da.

Espiritualtasuna aipatzen duzu... nolakoa da 'Erritu'? Nola deskribatuko zenuke?

-Dantzari baten ziklo bital bat da. Bakardade absoluto batetik eta sentimendu errepikakor batetik abiatutako sekuentzia luze eta fisiko baten ondorioz trantze batean sartu eta ziklo bital bat sortzen da. Norbanako batek bakardade horretatik utilidade bat eraikitzen du, eta hor kontzeptu asko gertatzen dira : bakardadea, jaiotza, heriotza... gordintasun horretatik eta oso benetazkotasun hortatik egindako lana izanik publikoaren barnekaldera heltzen da.

Izenera joz? zein erreferentzia egiten zaie errituei?

-Ikuskizuna bera errituala dela esango nuke. Antzokira joaten den jendeak erritual bat bizitzea nahi dugu, eta erritual horren parte izatea. Sortze garaian bai kanta eta baita dantza erritualak ere oinarria izan dira, abiapuntua; baina ez da errituen erreplika, ikuskizuna bera errituala baita.

Nola sortu zen proiektua?

-Oskara ostean errituen inguruko zeozer egitea argi nuen, gure kultura tradizionalean garrantzi handia dutelako eta dantza horrekin lotuta dagoelako. Gainera, gogo handia nuen an- tzokietan lan egiteaz gain espazio berezietan egitea, eta baita musika koralarekin zerbait egitea ere. Ideia horiek bateratzen joan ziren eta Sharon pertsona egokiena izango zela erabaki ostean proiektua abiaratu genuen.

Urte bat darama 'Errituk' oholtza gainean jadanik? ibilbidea gera- tzen zaio oraindik, ezta?

-Bai, bai. Aurten dexente egingo dira eta hurrengo urtean ere. Gainera, udako solstizioa ospatzeko Txillida Lekun egongo gara. Ibilbide luzea oparo diot Errituri.

Zerk egiten du berezi Kukai?

-Ez dakit...nik uste gure hasierako printzipioekin oso modu koerentean jarraitzen dugula lanean. Proiektu ezberdinak egiten ditugu, dantzarien lan taldea, teknikoa... izugarrizko gaitasuna dute denek. Hau esanda, esango nuke sorkuntza garaikidea edo dantza garaikidea egiten duten konpainiak milioika daudela, baina guk panorama horretan original etiketatxu hori daukagu, euskal dantza tradizionaletik hazten gara, sorkun- tza garaikide bat egiten dugu... dan- tza garaikideko ikuskizunak izan daitezkeen arren, seguraski nortasun propio oso potente bat dutela igar- tzen da. Saiatzen gara detaileak ahalik eta gehien zaintzen? momentu onean gaudela esan dezakegu eta hemendik gain nazioarte mailan gune berezietan gaude mugitzen, horrek adierazten du gure lana oso ondo onartua izaten ari dela. Faktore guzti horien batura bat da Kukai berezi egiten duena.

Nola bihurtzen dira euskal dantza tradizionalak hizkuntza unibertsalean?

-Nik uste dut euskal dantza tradizionala unibertsala dela beti. Bere esanahia dauka eta mugimendua da. Horren adibide dira Euskal Herrian dauden dantza talde askok folklore jaialdietan duten harrera. Lehen mailako garrantzia du gure lanetan; gai sorkuntzan dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sor- tzen ditugu; izan ere Kukai osatzen dugun dantzariak formazioz dantza tradizionalean hezitakoak gara, mugimendu naturalena, barnean duguna hori da.

Kukaik bere sorkuntzan markatutako helburuak bete ditu?

-Lan egitea da helburua, eta zalan- tzarik gabe orain arte emandako urratsak oso garrantzitsuak dira. Sorreran Oskara, Topa edo Erritu bezalako ikuskizunak egingo genituela pentsatzea utopikoa zen, baina egin ditugu. Orain helburua bira eta hurrengo sorkuntzak dira? gainera mundu honetan, arte eszenikoen munduan, utopiak eta helburu urrunak dituzu baina epe ertain batean pentsatu behar duzu modu errealista batean.

SGAEko burua den Pilar Jurado Max sarietan dantzaren papera aldarrikatu zuen, garrantzi handiagoa eman behar zaiola esanez. Zuk nola ikusten duzu egoera?

-Egoera diferente pila bat daude. Modu orokorrean esatea zaila da , baina egia da gure lehenengo ikuskizunak martxan jarri zirenetik nabari- tzen dela hainbat eremutan dantzak lekua irabazi duela. Hala ere, lan asko dago egiteko oraindik: sektore prekarizatua da dantzarena, kultur ekipamenduak eta sortzaile dinamikak ba- tzeko lan handia dago, hezkuntza eta sormena batzeko... urratsak ematen ari dira baina errealitate diferente asko dago. Euskal Herriaren kasuan sortzaile oso interesgarriak daude, oso anitza da denok osatzen dugun eskaintza. Horregatik, sorkuntza maila nabarmenduko nuke, maila onean ari dira. Hala ere, dantzaren aldarrikapena egiteak ez du ezertarako balio kulturaren papera txikia bada. Kultura ezin du izan aisialdirako produktu bat, gizartearen ardatzetako bat izan behar du; hezkuntza, garraioa eta osasuna bezalaxe. Horretarako kultur politikak eraiki behar dira, hala, sektore guztiek gora egingo dute; baita dantzak ere, beste arteen maila berean egotea lortuz.

Hurrengo proiektuei dagokienez, zertan ari zara lanean?

-Nafarroako unibertsitateko museoan Soliloquios ikuskizunarekin nabil momentu honetan, dantzari moduan jarduteko balio didana aspaldiko partez. Gainera, urte amaiera aldean beste proiektu batean murgilduta egongo naiz, ni dantzari bezala eta Izaro abeslariak eta Arkaitz Miner musikariak osatuko dugun ikuskizunarekin.

Eta Kukai?

-Biran bete betean dabil azken sorkuntzekin, nazioartean Oskararekin, Euskal Herrian eta Espainia mailan Erriturekin eta udan Topa kale ikuskizunarekin ibiliko gara.

noticias de deia