Bilbo - Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak eta Euskaltzaindiak sektorearen egoera eta beharrak ikusarazteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo.

Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da, bereziki, bikoiztaile euskaldunek egiten duten lana ikusarazteko jardueretan.

Bost urterako hitzarmen hau, bizkoitzaile euskaldunen elkarteko lehendakaria den Iñaki Beraetxeren hitzetan, “garrantzi handikoa da, Euskaltzaindiak gure asmoekin eta helburuekin bat egiteak hauspoa ematen digulako gure eskubideak aldarrikatzeko eta euskal bikoizketa bultzatzeko eta sustatzeko”.

Hala, Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak eta proposaturiko gomendioak zabaltzeko konpromisoa hartzen dute bi erakundeok; Akademiak bere egoitza zein ordezkaritzak eskaintzen dizkio BIEUSE Elkarteari, adosten dituzten jardueretan baliatzeko edota BIEUSE Elkarteak Euskaltzaindiari gramatika, lexikografia, ortografia, onomastika eta euskalkien erabileraren inguruko kontsultak egiteko konpromisoa hartzen dute bi erakundeek, beste askoren artean. - DEIA