BILBO. Larunbatean Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dela eta Chillida Lekuk familia osoentzako egitaraua prestatu .Bisita dinamizatuetan parte hartzeko aukera izando da.

Museoaren Hezkuntza Sailak bereziki familiei zuzendutako bi bisita dinamizatu antolatu ditu, eta neska-mutilek aukera izango dute, heldu batek lagunduta, bisita horietan parte hartzeko eta Chillidaren unibertsoa jolasen bidez ezagutu. Bisita berezietarako erreserba postaelektronikoz egin behar da, education@museochillidaleku.com helbidera idatzita. Eguerdiko 12:00etako bisita euskaraz izango da, eta arratsaldeko 17:00etakoa, aldiz, gaztelaniaz. Bisitak kalitatezkoak izango direla bermatzeko, plazak mugatuak dira.

Bestalde, museoaren berrinaugurazioaren asteburuan izandako arrakasta ikusita, "Hutsunearen etxea" arte eta arkitektura eskolak lantegi batzuk eskainiko ditu, eta adin guztietako pertsonek aukera izango dute sormenez aztertzeko Chilidaren obran presente dauden denbora, espazio eta muga kontzeptuak. Lantegiak 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango dira. Jardunaldiaren bukaeran, musikak ere lekutxo bat izango du, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Lurra Café-ko terrazan DJ emanaldi bat izango baitute museora bertaratzen diren guztiek. Chillida Lekuko arduradunek urteko abonamendua dutenei gogorarazi diete jarduera horietaz gozatzeko aukera dutela. Programazioaren bidez, Chillida Lekuk "eragile kultural aktibo bilakatzeko borondatea" nabarmendu nahi du.

"Eduardo Chillidaren legatua gorde eta mundura zabaltzeko misio nagusiaz haratago joanda, museoa zentro dinamiko bihurtzen da horrela, artearen bidez esperimentatzeko espazio bat, bai eta topaketa eta elkarbizitza ahalbidetzeko topagune bat ere, artistaren filosofia eta pentsamenduarekin bat eginda", azaldu dute.