BILBO. “Musika dibertigarria da” programaren beste edizio bat ostiral honetan hasiko da. Ekimenaren helburua hau da, auzokideen artean musika klasikorako zaletasuna piztea.

Maiatzaren 3, 10, 17 eta 18an, Bertendona Institutuak, familia osoari zuzendutako kontzertu didaktikoak jasoko ditu. Kontzertu horietan musika klasikoa, zartzuela eta opera entzun ahal izango dira

Bilboko Udalak “Musika dibertigarria da” programaren beste edizio bat jarriko du martxan ostiral honetan, maiatzaren 3an. Ekimen horren helburua gure hiriko biztanleen artean musikarako eta, batez ere, baina ez horretarako soilik, musika klasikorako, zaletasuna piztea da. Maiatzaren 3, 10, 17 eta 18an, Bertendona Institutuak, familia osoari zuzendutako kontzertu didaktikoak jasoko ditu. Kontzertu horietan musika klasikoa, zartzuela eta opera entzun ahal izango dira.

Aurten hamabigarren edizioa betetzen duen “Musika dibertigarria da” zikloaren helburu nagusia entzuleak zuzeneko musikara hurbiltzea da, musika horren ezagutza eta gozamena bultzatuz, ikus-entzule berriak erakarriz. Programazio didaktikoa ostiral honetan hasiko da, historiako emakume konposatzaile handiak berreskuratu gura dituen errezitaldiarekin. “Isilaraziak: konposatzaile emakumezkoak historian” izenburua daraman errezitaldiari Lorena Ferreirok jarriko dio ahotsa, Georgina Barriosek pianoan lagunduta, eta emakume konposatzaile ezezagunen lan ederrak entzuteko aukera eskainiko zaie entzuleei. Konposatzaile horietatik gehienak nahita geratu ziren historiatik baztertuta, eta sarri askotan izenordeen azpian ezkutatu edo euren egiletzari uko egin behar izan zioten. Errepertorioan entzungo ditugun lanen egileen artean Emiliana Zubeldia, María Rodrigo, Pauline Viardot, May Beach edo Liza Lehmann daude, besteak beste.

Bigarren kontzertu didaktikoa maiatzaren 10ean izango da, eta EHUorkestra Sinfonikoaren eskutik etorriko da. Doru Artenieren zuzendaritzapean, Barrokotik XX. mendera bitarteko lanetan oinarritutako errepertorioa eskainiko du. Haendelen, Vivaldiren edo Debussyren intimismotik, Straussen edo Warlocken pozera eta mugimendura, Mozarten sotiltasunetik igaroz. Kontzertu atseginari Susana Zabacok jarriko dio ahotsa, eta, errepertorio anitzarekin sendotu egiten den orkestra gaztea, EHU/UPVko hogeita hamar ikasle inguruk osatutakoa, erakutsi duko.

Maiatzaren 17a Zabalguneko Abesbatza Taldearen txanda izango da, "Maitasuna eta umorea Zartzuelan” izeneko kontzertuarekin. Genero liriko bikain eta ezezagun horrek, gizartearekin harremana izateko ezinbesteko loturak erakusten ditu. Gure bizitzetan ezinbestekoa den maitasuna, eta une gogorretan beharrezkoa den umorea. Antologia horretan, Ana Begoña Hernándezen zuzendaritzapean, Adhara Martínezek (mezzo-sopranoa) eta Tirso Apariciok (baritonoa) maitasunaren eta umorearen apologia egingo dute.

“Musika dibertigarria da” programaren aurtengo edizioa maiatzaren 18an itxiko da, Javier Navascuések eta José Manuel Cachok (biolinak), Víctor Jiménezek (pianoa) eta Oihana Landak (flauta) osatutako Impromptu laukotearen proposamen interesgarriarekin, Johann Sebastian Bachen lan garrantzitsuenetako batzuetan oinarritutako errepertorioa eskainiz. Izan ere, ahots aditu batzuen iritziz, garai guztietako konposatzaile onena da, gizatasun sakonena duen musikaren sortzailea. Hala ere, hiltzean, bere lanak “zaharkituta” zeudela esan zen, eta XIX. mendearen erdialdera arte itxaron behar izan zen, bere kalitate paregabea aintzatesteko.

Ohikoa denez, kontzertu didaktiko guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango dute.

AGENDA: MUSIKA DIBERTIGARRIA DA

MAIATZAK 3

19:30 LORENA FERREIRO ETA GEORGINA BARRIOS

“Isilaraziak: konposatzaile emakumezkoak historian”

Lorena Ferreiro: sopranoa

Georgina Barrios: pianoa

MAIATZAK 10

19:30 EHUOrkestra Sinfonikoa.

“Barrokotik XX. mendera”

Doru Artenie. Zuzendaria

Susana Zabaco. Ahotsa

MAIATZAK 17

19:30 ZABALGUNEKO ABESBATZA

“Maitasuna eta umorea Zartzuelan”

Ana Begoña Hernández. Zuzendaria.

Marta Cara. Pianoa

Adhara Martínez. Mezzo-sopranoa

Tirso Aparicio ? Baritonoa

MAIATZAK 18

19:30 IMPROMPTU

“Johan Sebastian Bach (1685-1750)” (Familia osoarentzat)

Ohiana Landa. Txirula

Javier Navascués. Biolina

José Manuel Cacho. Biolina

Victor Jiménez. Pianoa

LEKUA: Bertendona institutua (Bertendona kalea, 5)