Ipuin eta ilustrazio lehiaketa martxan jarri du Elkar argitaletxeak 10. urtez, gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helburuarekin. Zehazki, euskarazko literaturarekiko zaletasuna ere sustatu nahi du. Eta azken hamar urteotan “eragina izan du”, Lierni Mendizabal lehiaketaren koordinatzaileak atzoko aurkezpenean adierazi zuenez.Urte hauetan 50.000 lan baino gehiago jaso dituzte, 43.000 marrazki eta 7.000 ipuin tarteko. Hamargarren urteurrena dela eta, gainera, kolaboratzaile bereziak izango dituzte aurten: Pello Añorga idazlea eta Elena Odriozola ilustratzailea, Euskadi Saria irabazitakoak biak ere.
Lehiaketa 4 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, adinaren arabera, hiru kategoria bereiztu dituzte. Gazteenek, HH 4tik LH 4ra, ilustrazio bat egin beharko dute; LH 5 eta DBH 2 artekoek, ipuin bat ida-tzi; eta DBH 3 eta 4. mailakoek, azkenik, komikia edo bineta sortu beharko dute.
Gaztetxoenen lana Añorgaren Ametsen basoa ipuinaren inguruko ilustrazioa sortzea izango da, argitaratu gabeko istorioa. Añorgak azaldu zuenez, ipuina haurrek beraiek haien marrazkiekin sortutako eta amets egiteko baso bati buruzkoa da. “Andereñoak orri zuriak eman zizkien umeei, edozer idazteko edo marrazteko. Haien sorkuntzak basoan zintzilikatu zituzten eta haiei esker amets egin zitekeen”, azaldu zuen. Hala, lehiaketaren bidez haurrei “orri ameslari” horiek sortzeko deia egin nahi diete.
Gainera, tailer berezia ere egingo dute Elkar dendetan martxoaren 3an eta orduan gazteek egindako lanak zuhaitz moduko batean jarri eta dendetako erakusleihoetan jarriko dituzte, “ametsen basoa osatzeko”.
ipuina eta komikia LH 5 eta DBH 2 mailen arteko gazteek, berriz, Elena Odriozolaren ilustrazioaren inguruan ipuin bat sortu beharko dute. Marrazkian bi ume agertzen dira, bat bestea baino helduagoa, eta aurrean mahai batean letxuga, arraina eta labana dauzkate. “Haiek ikusi beharko dute zer sugeritzen dien marrazkiak...”, aipatu zuen.
Odriozola izan da, baita ere, lehiaketaren kartela ilustratu duena eta, horretarako, euskal ku-tsuko ipuin klasiko baten irudiren bat eskatu ziotela eta, Juan Kruz Igerabidek jasotako neska eta deabruaren kondaira irudikatu zuen, deabruak neskari hatza miazka-tzen diona. “Marrazkia ere hatzarekin egin nuen”, kontatu zuen Odriozolak.
Azkenik, DBH 3 eta 4. mailakoek komikia edo bineta sortu beharko dute: euskal abesti batean oinarrituta egin beharko dute lana.
Apirilaren 9ra arte izango da zabalik lanak aurkezteko epea eta parte hartzera gonbidatu zituzten atzo bai gaztetxoak eta baita ikastetxeak ere. Sarien artean, ikastetxeek BCCra joateko bisitak edo Irrien lagunen ikuskizun bat har-tzeko aukera daude.