Ez Dok Hiru taldeak "Euskal musikaren benetako istorioa" estreinatuko du gaur A
"Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria da"
BILBO. Publiko helduari zuzendutako antzezlana da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak "zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin defendatuko dute taula gainean".
Oraingoan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du eskenatokia, "hitzari zuzeneko musikaren indarra gehituz". Zeregin horretan arituko dira Adrian Garcia de Los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue. Guztia zuzentzeko lanetan Jokin Oregi izango da.
Euskal kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, "gure musikarekiko maitasuna dariona", baina Ez dok Hiru bikotearen "estilo eroa, nahasgarria eta irrigarria azalerazten duena". Ikuskizun berrian 200 abesti baino gehiagoren zatiak agertuko dira, "eta denak ez badira, gehienak ezagun egingo omen zaizkigu".
Emanaldiak asteartean eta asteazkenean izango dira, 11:00etan eta 20:00etan, eta sarrerak salgai daude, 6,50 eta 18 euro artean, www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.
Más en Cultura
-
El Bellas Artes publica un libro con los textos de Adelina Moya Valgañón
-
Alejo Stivel: “La del Kafe Antzokia será una fiesta que quien vaya no va a olvidar”
-
Las instituciones financiarán sin recurrir a créditos la última fase de ampliación del Bellas Artes
-
La Sala BBK estrenará en Aste Nagusia la comedia musical 'Confeti. El regreso'