Berri Txarrak taldeak 'Jaio.Musika.Hil' diskoa osorik interpretatuko du bost kontzertutan
BILBO. Berri Txarrak taldeak bost kotzertuko bira bat egingo du apirilaren 6tik 10era bitartean, "JMH Gaztetxe Bira" izenburupean, eta "Jaio.Musika.Hil" diskoa osorik interpretatuko du, argitaratu zenetik hamar urte igaro direla eta biniloan kaleratuko dela ospatzeko.
Zehazkiago, Baionako Zizpa gaztetxean (20:00), Tolosako Bonberenean (21:00), Lodosa Kultur Etxean (18:00), Otxandioko gatetxean (20:00) eta Gernikako Astran (19:30) izango dira kontzertuak, apirilaren 6, 7, 8, 9 eta 10ean, hurrenez hurren. Adierazitako ordua ateak irekiko diren unea izango da, eta kontzertuak 45 minutu edo ordubete beranduago hasiko dira, talde nafarrak jakinarazi duenez.
Sarrera batzuk internet bidez erosi ahalko dira eta aldi berean gaztetxe bakoitzean sarrera fisiko batzuk gorde dituzte. Internet bidezko sarrerak ostiral honetan jarri dira salgai, 10:00etatik aurrera, www.musikaze.com/berritxarrak helbidean. Tokian tokiko sarrera fisikoen inguruko azalpenak datozen egunotan emango dituzte, gaztetxe bakoitzak bere modura egingo baitu salmenta hau.
Más en Cultura
-
'Maspalomas', de Jose Mari Goenaga y Aitor Arregi, competirá por la Concha de Oro
-
El Bilbao BBK Live más internacional: “Lo mejor es el precio de la cerveza; en nuestro país sería impensable”
-
Recta final del Bilbao BBK Live y Audience y Anari en Musikaire
-
Horarios y escenarios BBK Live 2025 para el viernes 11 de julio: consulta toda la programación