donostia- Euskaltzaindiak ahoskeraren garrantzia aztertuko du datorren ostiralean Donostian egingo den jardunaldi batean, eta arlo guztietako eragileen hausnarketa eta parte-hartzea aldarrikatuko da, Lourdes Oñederra Ahoskera batzorde buruak atzo adierazi zuenez. Pilartxo Etxeberria batzordeko kidea ondoan zuela, gaiaren konplexutasuna agerian utzi zuen: “Ahoskera hizkuntzaren oso alor berezia da. Hiztegia eta gramatika ere hala dira, baino ahoskerak badu bereizgarri garrantzitsu bat, ahoskera izate desberdinekoa da: alderdi linguistikoa eta hiztunaren gorpu-tza biltzen ditu”. Ahoskera ez da gramatika, ezta hiztegia ere. Haatik, ahoskera da hiztun batek hizkun-tza gaitasunaz ematen duen lehen itxura. Gainera, euskara hizkuntza ahuldua denez, ahoskeraren garrantzia oso handia dela azpimarratu zuen Oñederrak. - N.G.