Euskaltzaindiaren Literatura Ikerketa batzordearen ekimenez, Eusebio Maria Azkue (1813-1873) euskal idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko jardunaldia antolatu zuten atzo Akademiak eta Lekeitioko Udalak. Maitane Larrauri Lekeitioko alkateak, Jon Kortazar idazleak, Josu Bijuesca eta Xabier Altzibar irakasleek eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman zituzten hitzaldiak Kultur Etxean eskainitako ekitaldian.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
